kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Arrain abisalak / Xabier Etxeberria / Martin Etxeberria / Elkar, 2009

Tabernako ikertzaileak Javier Rojo / El Correo, 2009-09-19

Xabier Etxeberria eta Martin Etxeberria anaia bikiek kasu berezia osatzen dute euskal literaturaren arloan, elkarlanean arituta gai baitira nobelak idazteko idazle bakarra izango balira bezala. Ez dakit, ba, baina hori lortzeko garatu behar duten lan-sistema bera konplikatu xamarra izan behar dela begitantzen zait, agian bikiek bakarrik egiteko modukoa. Lan egiteko modu bitxi horren oraingo emaitza Arrain abisalak izenburuko nobela dugu. Idazlan hori nobela beltzaren barruan koka daiteke oztopo handirik gabe: herri batean, Zarautzen hain zuzen, hilketa bat gertatzen da, eta hildakoa ezagutzen zutenenetako batzuk ikerketan hasten dira heriotzaren erruduna bilatzeko asmoz. Nobela beltzetan oinarrizko diren osagaiak ditugu beraz: itxuraz absurdoa dirudien hilketa; ikertzaile erromantiko, bakarti eta ziniko xamarra; aberastasunaren atzean ezkutatzen diren trapu zikinak; urteetan gordetako familia barruko misterioak… Nahiko topikoak dirudite osagai guztiek, eta topikoekin jarraituta, argumentua ere nahasi xamarra da: gauzak argitzen direla dirudienean, beste osagai bat sartzen baita azalpenean, eta dena berriro planteatzera daramatza ikertzaile afizionatuak.

Narrazioaren atal gehienak lehenengo pertsonan kontatuta daude, ikertzaile nagusiarena egiten duen pertsonaiaren ikuspuntutik azalduta. Baina narratzailearen kontu honetan ikusi dut nobela honek aurkezten duen inkongruentziarik handiena, zeren ikerketa azaltzen deneko atal gehienak lehenengo pertsonan kontatuta badaude ere, badaude beste atal asko, batez ere nobelaren lehenengo erdian, hirugarren pertsonan kontatuak, batzuetan argumentuaren ildo nagusiarekin zeharka baino erlazionatuta ez daudenak. Eta atal mota desberdin bi hauek txandaka agertzen zaizkigu askotan. Kontuan hartuta bi idazlek egin dutela liburua, agian horren bidez azaldu daitezke narratzaile eta argumentuaren aldetik agertzen diren diferentzia horiek.

Aipamen berezia merezi du liburu honetan tabernek hartzen duten garrantziak. Ez dakit idazleak ohartu diren edo ez, baina pentsatzen dut nahita egin dutela, irakurlearen ikuspuntutik begiratuta begi-bistako baita. Kontua da pertsonaiek denbora gehiena pasatzen dutela tabernaz taberna ibiltzen, hitz egiten eta batez ere edaten, halako moldez, non nobela osoa ibilera horien inguruan antolatzen baita. Hilketa eta ikerketa ere bigarren mailako osagaiak izango balira bezala.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak