« Txundidura | Ezkertasunaren aldarrikapena »
Maitasuna da geratzen den bakarra / Agustin Fernandez Paz (Uxue Alberdi) / Elkar, 2009
Oroimenaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-09-18
Esaldiak honela dio: “Eta konturatzen naizenean nola pasatu behar dugun mundu honetatik arrastorik utzi gabe, bizitza ergelak eraman eta gero, amorruz konprenitzen dut bizitzan maitasuna dela geratzen den bakarra”. Orhan Pamuken hitzak dira, bere eleberri elurrari buruzkotik ateratakoak. Zentzu poetikoan soilik esan daiteke maitasuna dela geratzen den bakarra, bestelakoan, errealitatean edo errealitateari buruzko ideiek asentatu duten munduan, maitasuna ere joan egiten baita beste gauza batzuekin batera. Baina literatura ez da errealitatea, baina batzuetan errealitateak baino indar handiagoa du, eguneroko gauza eta kontu txikiak ukitzen eta aldarazten dituenean.
Ipuin liburua da honako hau, Uxue Alberdik ondo itzulia euskarara, eta ipuin bakoitzaren atarian aipamen poetikoa ageri da, eskultura edo pintura lana balitz bezala, zer etorriko den adierazten. Paulo Auladellen irudiak ere zoragarriak dira, halako lainotasun sentipen zehaztu ezina zabaltzen baitute bazterretan, oso egokia ipuinak ulertzeko. Horietan giro poetikoa da nagusi, oroimenaren ariketaren bidez lortzen dena.
Tradizio askotatik hartuak dira, baina magikotasuna aldarrikatzen dute gehienek. Magikotasun horren eredugarri dira “Argitasun arraro hau” eta “Istorio mamu bat”. Fantasiaren lilurak bultzatutako hitzak dira, irakurlearen barneko zolan geratzeko etorriak, eta hor, mamuak bailiran, gora eta behera ibiliko dira, beren edertasun puska utziz, betirako.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi