« Parranda etengabea | Etika »
Mitoaren agerpena / Migel Anjel Unanua / Hiria, 2001
Zutabe sendoen gainean Igor Estankona / Deia, 2002-03-15
Laurogeita zazpiko “Maiteminduen ildoan” edo Lizardi Saria irabazitako “Ogen-liliak” irakurri bakoa naiz, baina poema hauek nahikoa eta lar izan zaizkit idazle oso baten lana direla ulertzeko. Zirrara sortarazten dute, segurtasun formal batek berretsitakoa. Orain eta beti idatzitako poemak dira, orain eta beti irakurtzekoak. Poe eta Valéri itzuli dituen esku berbera izateak izan dezake zerikusia —edo ez—, baina figura gorenak —ura, betiko loa, edertsauna— haien naturaltasun berberaz erabiltzen jakin du. Konparaziorik ezarri barik, noski.
Poema sorta harrigarria da eta hori ez da ikusgarritasunak edo bitxikeriak sortutako zeozer, ezpada lasaitasun ezohiko batek. Teknikaren ardura handiegirik hartu barik idatzi du Zaldibiarrak, luma aspaldiko laguna duen norbait delako. Teknika ez denez misterio bat beretzat, konposizio ederren sormenera bidera dezake indar guztia. Ondo hasi eta bukatutako lerroei gaiaren inguruko jakintza gehitu behar zaie.
Borobila da alde horretatik “Mitoaren agerpena”. Literatura grekoa itzuli eta landu duen idazlea dela ezin ahantz dezakegu, lerroz lerro opatzen dizkigun izen eta kokapenek adierazten duten legez. Konstante klasikoak agertzen dira han eta hemen, edo bestela esanda, klasikoen ikuspuntutik jorratzen dira denbora, heriotza, espazioa. Berauen zerbitzura jartzen du, era berean, erritmoa. Lasaiak eta ia geldoak dira batez ere poema luzeenak, baina atseginak ere bai, aspaldian asko nabarmentzen ez den errima ezkutu batek lagunduak. Bokal single bat edo errepikapen egoki bat zein ederrak izan daitezkeen frogatzen digu.
Denbora borborka doakigula uste dugun garai batean hain beharrezkoak diren hutsarteak eskaintzen dizkigu idazleak eta sarri askotan natura jartzen du gauzen neurritzat ideia hori indartzeko. Harek hil eta berpizteko daukan gaitasunak paseko txoriak garela adierazten du. Jainkoak aipatzen diren poemak daude, baita pertsonen gainekoak ere, baina mezua beste bat dela ondoriozta daiteke: poesiak soilik bete dezakeen zulo beltz bat badagoela. Poema batzuek eskuekin ukitzeraino hurbiltzen gaituzte zulo beltz horretara, baina gero eta urrunago ikusten dugu gero. Hau guztia ez da berria, baina freskotasun eta arteztasun berriarekin tratatzen ditu Migel Angel Unanuak.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez