« Deabruaren ikasliburua | Zutabe sendoen gainean »
Larunbatak / Jon Arretxe / Elkar, 2001
Parranda etengabea Javier Rojo / El Correo, 2002-03-13
Jon Arretxe, beharbada, narratibaren alorrean best-seller fenomenoaren euskal ordezkari ezagunena izan daiteke. Beraz, idazle honek libururen bat argitaratzen duenean, horri buruzko balorazioa, sortzen dituen espektatiben araberakoa izango da, nahitaez. Eta zer bilatzen du irakurleak Arretxeren narrazio liburu batean? Nire ustez, inolako buruhausterik sortzen ez dion kontaera dibertigarria edota, beste kasu batzuetan, irakurgai errez bat. Kasu honetan, gainera, liburu honi larunbatak deritzalarik, idazleak aurretik idatzitako beste batzuk datozkio burura irakurleari. Honek, dena dela, intertestualitatetik baino gehiago ondo antolatutako kanpaina komertzial batetik daukala dirudi. Elkarren ondoan lotutako istorioek sortzen duten nobela honetan, gaia eta argumentua egoera barregarri baina patetiko batez sexua besterik bilatzen ez duten pertsonaia batzuen gainean txisteak egiteko. Izan ere, pertsonaiak adoleszentzia aspaldian atzean utzi badute ere, nerabe zoroak balira bezala jokatzen baitute. Testuinguru honetan narratzaile bitxi baten presentzia da literaturari egiten zaion kontzesio bakarra. Edonola ere, irakurlea ez da zapuztuta geratuko: espektatibak bete ditu.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez