kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Nikomakorentzako etika / Aristoteles / Klasikoak, 2001

Etika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-03-16

Atenas mendebaldeko kulturaren sehaska da, historiaren zilborra. Nork ez du sekula amestu Atenaseko kale batean dabilela, filosofoz jantzita? “Atenas eta New York, elektrizitatez betetako hiriak dira”, idatzi zuen Henry Millerrek. Ez da harritzekoa, garai batean Atenas gaur egungo New York bezalakoxea baitzen. Atenasen idatzi zuen Aristotelesek, berrogena hamar urte beteak zituelarik, tinta beltzez papiroaren gainean “Nikomakorentzako Etika”, harrez gero argitaratu izan diren Etika guztien sorburu eta aitaponteko. Aristotelesen Etikak argitzen duenez, gizakiaren helbururik nagusiena zoriona lortzea da, izan ere zoriona berariaz nahi dugu eta ez bestelako arrazoiz, baina gainerako helburuak lortu nahi baditugu, zoriona lortzeko bidea ematen digutelako da. Hori horrela da eta ez plazerak, ez aberastasunak, ez osasunak, ez ohoreak adieraz dezakete bizitzaren azken ona, zoriona alegia. Beste kontua da ea bizitzan zoriona lortzerik badugun. Batzuk duguntxoa emango genuke, zoriona dagoen lurraldearen atea behin edo behin ikusteagatik. Edo Nietzche bezala, aukeran nahiago paradisura sartzeko atearen aurrean gelditu, eserita noski, zoriontsuen segizioa ikusiz, eta barre eginez. Izan ere, ez da munduan ezer barregarriagorik zorionaren erakustaldia baino.

Ez dut esango munduan gizaki zoriontsurik ez denik, bat edo bat aurkitu izan baitut, baina molestagarriena ez da hori, ez den zorionaren aldarria baizik. Etikaren erakustaldia ere lamentagarria da, jakinik etikazaleenak direla etikarik gutxien dutenak, etikaren arrastorik batere ez dutenak, baina hori beste kontua da. Javier Agirrek eta Javier Alonsok itzuli duten liburuak balio du, euskaraz bederen, etika klasikoa, Aristotelesena alegia, zer den jakiteko. Etikak, izan ere, zoriona zuen azken helburu. Baina liburuak baditu beste kontuak aztergai: bertutea, adiskidetasuna… Gaurko gaiak orain mende batzuk idatziak, eta ez erdipurdika, txukun eta taxuz baino.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak