« Gurasoen etxea | Jantzi beltz bi »
Agur, Darwin eta beste arkeologia batzuk / Jon Alonso / Pamiela, 2001
Idazle baten galderak mende berriaren aurrean Gorka Bereziartua / Argia, 2009-07-05
Tituluren bat jarri behar eta… Ez dakit Jon Alonso mende berriaren talaiatik ari ote zen Agur, Darwin eta beste arkeologia batzuk idatzi zuenean; edo idazleak aspaldi luzean bildutako kezka batzuk papereratu ote zituen. Kontua da 2001ean eman zela argitara saio laburrez egindako liburu hau, Juan Zelaia Saria irabazita, Pamiela argitaletxearen eskutik.
Eta lehenengo saiotik (liburuari titulua ematen dion Agur, Darwin) konturatzen zara Alonso ez dela ohiko saiakeragilea. Ze, literaturaren unibertsaltasuna mito bat dela esateko era ugari dago; modu asko, azaltzeko unibertsal eta ez-unibertsalaren arteko lerro gorria, funtsean, ideologikoa dela. Baina gaiak abstrakzio maila bat baduenez, asmatu egin behar da interesgarri presentatzen, modu eraginkorrean komunikatzen. Agur, Darwin-en egoera narratibo bi alderatuz eta maieutika erabiliz argudiatzen du idazleak. Forma sinpatikoa iruditzen zait, literatur eztabaidak doktoreen esparrutik kalera atera daitezen. Molde horretatik ateratakoak dira gainontzeko saioak ere: adibide bat oinez hasten da, eskutik heltzen dizu, eta kalerik kale kontzeptuen hiri bat erakutsi.
Asmazio kaltegarri baten ajeak, sendabelarrak eta bestelako ortopediak izenekoa egin zait interesgarrien, astindu ederra ematen dielako literatura filologiaren behatxulotik bakarrik ikusten dutenei; eta mahaigaineratzen duelako gai bat eztabaida merezi duena: literatura egiteko konbentzio batzuk finkatuta edukitzeak badituela abantailak, “aberastasunik gabeko aniztasuna”-ren aurrean (“encogerse de hombros” euskaraz esateko zazpi modu diferente aurkitzen ditu Alonsok zazpi liburutan, eta esaten du horrek ez dakarkiola literaturari aurrerapenik).
Idazleak euskaraz aritzeagatik eman behar dituen esplikazioak; gure hizkuntzaren indar metaforikoa nola lumatu zuten; literatura nazionalek oraindik daukaten pisua; politikaren eta letren harremana… Zortzi urte beranduago oso argigarriak begitandu zaizkit Alonsoren gogoetak. Publikatu zirenean baino gehiago? Ez dakit. Beharbada beti hor egongo diren gaiak dira, eta idazleak nondik jotzen duen da garrantzitsuena, nola jotzen duen. Ikuspegi sistemikoz, baina ñabarduretan arreta jarriz; gogoeten maila jaitsi gabe, baina modu ulerterrazean, Agur, Darwin eta beste arkeologia batzuk ederra da literatur kezka sakon xamarretan murgil egin nahi duenarentzat.
Finitzeko: Nafarroa Sizilia da saioa apur bat lekuz kanpo dagoela iruditu zait, besteekin disonantzia txiki bat egiten duela. “Baina”-ren bat jarri behar eta…
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro