« Urrutiratze | Poemen omenez »
Etxe hutsean / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2009
Gurasoen etxea Javier Rojo / El Correo, 2009-07-04
Karlos Linazasororen azken poema liburuak bere bizitzako gertakari zehatz eta mingarri batean du abiapuntua liburu honek: gurasoen heriotzan, hain zuzen. Guraso biak galdu ditu poetak denbora gutxian eta bera bueltatu da haien etxera, eta bisita hori egiten duen bitartean, bere begiradak etxean ohikoak ziren objektuak aurkitzen ditu, itxura berri batez hornituak. Objektu horiek ere umezurtz geratu dira, gauza horiek guztiek gurasoen presentziarekin baizik ez baitzuten zentzu osoa hartzen. Gurasoen faltan idazlea saiatzen da beraienak izan ziren objektu txiki horietan haien presentzia bilatzen eta presentzia horren bila doalarik, erregresio batean murgilduko balitz bezala, haurtzarora itzultzen da. Gurasoen etxera bueltatzeak, gurasoen objektuak ikusi eta berriro sentitzeak, objektu horiek bere oroitzapen propioekin lotzen ziren puntura eramaten du. Orduan, helduaren ikuspuntua alde batera utzi eta ia-ia umearena dirudien begiradarekin elkartzen da berriro ere objektu horiekin, bere oroitzapen xaloetan ere aurkitu nahi baitu gurasoen presentzia. Edozein etxetan aurki daitezkeen gauzak aipatzen dira eta beren sinpletasunean ere beren jabeen historia islatzeko ahalmena dute: argazkiak, armairuak, oheak… Gauza horiek eraikitzen duten ardatzaren inguruan poemak sortu eta poemekin batera oroitzapenak eta sentimenduak berpizten dira.
Molde desberdineko olerkiak eskaintzen dira idazlan honetan; flash moduko haikuen itxurako ahapaldi laburren ondoan, erromantzeren bat edo sonetoren bat ere irakur dezakegu. Edonola ere, poema hauek ez diote konplikazio nabarmenik planteatzen irakurleari, eta honek esfortzu handirik gabe irakurriko ditu, interpretatzeko lan berezirik egin gabe. Ez dago sinbologian gehiegi arakatu behar, dena, hitzetatik irudietara, gardena baita. Bertako osagaiek ez dute sorpresa handirik ematen. Liburuaren asmoak, dena den, topikotasuna bigarren mailan uzten du. Liburua gurasoei egindako omenaldia denez, poetak, batetik, bere burua biluztu eta bere sentimenduak eskaintzen ditu, eta bestetik, haurraren begirada berreskuratu nahi du gurasoen etxean unibertso osoa zen garaira itzultzeko asmoarekin.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi