« Idazle baten galderak mende berriaren aurrean | Garaztar/mohikano “buruzagi” horri »
Jantzi beltz bi / Josu Penades / Alberdania, 2009
Jantzi beltz bi Igor Elordui / Aizu!, 2009-07
Gauza jakina da 80ko hamarkadan drogak, zehatzago heroinak, Euskal Herrian eragin zuen triskantza. Bermeon batez ere. Josu Penadesek, 1962an jaiotako bermeotarra, sorterrian lekutu du hogeita hamar urte lehenago drogaren “zulo beltzean” eroritako alaba baten eta minbiziaren “zulo beltzak” apurka-apurka barrua jaten dion amaren arteko harremanaren istorioa.
Harremana, hil zorian dagoen amaren ikuspegitik kontatzen du, hasi eta bukatu, etxetik alde egindako alabari idazten dizkion gutunek osatzen baitute eleberria. Alabari egunero idazteaz gain, hainbat asmo bete nahi ditu amak hil baino lehen, “ohetik altxatzeko eta eguna antolatzeko aitzakiatzat”: ileorde berria erosi, biloba berriari jokoak erosi eta jakatxoak egin, amama agurtu.. eta hiltzen denerako, liburuari izenburua ematen dioten jantzi beltz biak erosi (“jantzi bi egiteko eskatu diot; bat, neuretzako, eta, bestea, zeuretzako”). Amaren hil arteko ekimenarekin, seme-alabei beraiek izan ez zuten guztia emateko asmoz bizitzan lan eta lan besterik egin ez duen belaunaldiari errekonozimendua egin nahi dio Penadesek.
Amak alabari idatzitako gutunetan gehien azaltzen den sentipena porrotarena da. Ama eta alaba, droga eta minbizia, mende baten bukaera eta mende berriaren hastapena… zulo beltz bi eta jantzi beltz bana. Bukaerarako, malko bat edo beste ere aterako dizu.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro