« Jantzi beltz bi | Kazetari baten idazle sena »
Euskal kultura? / Antton Luku / Pamiela, 2009
Garaztar/mohikano “buruzagi” horri Mikel Asurmendi / Irunero, 2009-07
Liburu hurbila dut Antton Lukuren Euskal kultura? saioa. Erran dezadan aitzinetik, liburua hasi eta bukatu ia eseraldi batean egin nuela. Saio honen beharra nuen nonbait. Irakurri baino jan egin nuen. Ontsa digeritzeko sobera azkar, naski. Bihotzerrea edo erresumina utzi dit.
Antton Lukuren Euskal kultura? biziki hurbila dut (barka ezazu, ene buruaz mintzo hasteagatik). Izan ere, nihaurek estrainakoz “euskal kultura” —stricto sensu— Lukuren eskualdean bizi eta jaso nuen. Jaio eta hogei urtera bitartean espainiar kulturaduna izan nintzen. Ehunetik ehunean guztiz izan gabe ere, nire kultur izaera “espainola” zen. Garazi eskualdean jaso nuen “euskal kultura” nire bizialdiko hurrengo lauzpabost urteetan. Hartara, Lukuren saioa irakurtzean, konparazione, karrusa, tobera, barrikada haustea, txerrea, intermitentea… eleak ez ditut arrotzak,. Gisa batez neureak dira. Alabaina, eta “Iparraldean” bizi banaiz ere, simil futbolistikoa (nire eguneroko kulturaren agerbide) erabiliz, erran dezadan Gipuzkoako kornerrean bizi naizela: Hendaian.
Lukuren saioaren tituluaren galderari bertze galdera batekin ekin nahi diot nire erreseina/erresuminari: Euskal nortasuna?
Euskal nortasuna, berez edota molde naturalez, sortu eta gorpuztu zen hura hilik dago. Ez arras, naski. Erran dezadan hilik legokeela Antton Luku —eta bera bezalako— euskal eragile eta sortzaile zenbait bizirik ez baleude. Iparraldean, behinik behin.
Nola atxiki euskal nortasunari, euskal kultura hiltzen doalarik? Zaila zait galderari erantzutea. Erran dezadan, Lukuk saioan euskal kulturari buruz egindako oldozteak neureak egiten ditudala. Besterik da, euskal kulturaren molde horretan zein neurrian bizi naizen/garen, bizitzeko kapable naizen/garen edo bizitzeko gertu eta prest nagoen/gauden.
Kultura ez da egiten, kultura bizi egiten da. “Besta egitea” delako erran moldeak ernegatu egiten nau. Lukuk dioenez, besta —edo festa, ez nahasteko— garaztarren berezko eta bertako elea duzu, hots, baxenafarrek antzerkia egitean besta bizi dute. Antzerkia hitza neologismoa da.
Antzerkia —tobera, karrusa, maskarada, pastorala…— duzu Lukuk Euskal kultura? saioaren oinarrian. Antzerkigile duzu egilea. Alta, ez da “antzerki” idazle arrunta. Luku “Un peuple qui s’en va”ren pertsonifikazioa dukezu. Les basques badoaz. Kolonizatuak eta kulturalki zikiratuak (barkatu horren zitala eta gordina izatea Antton) joan badoaz. Edo bederen, “Zer litzateke Euskal Herria pilotarik gabe” kantatzen dutenak badoaz. Alta, pilotarik gabe Euskal Herria izan badago, izan liteke. Zorionez, Antton, zuri eta zu bezalakoei esker euskaldunak plazan daude. Euskal kultura? saioa horren lekuko.
Ez naiz saioaren xehetasunetan sartu. Hots, saioaz azalpen zuzenak ematen menturatu. Zure liburuko A, B, C edota Z zein diren —erreseina honen irakurleari— xeheki ematen hasiz gero, areago lardaskatuko nuke testu ziztrin hau. Ez nuke asmatuko Gipuzkoako eta —Iparraldeko— kornerra ere baden honetatik. “Pika lauetan” urratsa doi-doi egingo nuke trabatu gabe. Bego.
Alabaina, konprenitu datzut dena, ia-ia dena. Izan nadin umila. Konprenitu dut bai, neureganatzea besterik duzu. Euskal kultura egunero bizitzea kimera baita gurean. Funtsean, zerorrek aipatzen duzun euskal kulturaren substituzioa bizi baitugu tanpez, substituzioa edozein erdarak egina dela ere. Akulturazioa da gurea. Ez gara bakarrak. Espainol nahiz frantses kultura bizi dutenek ere akulturazioa bizi dute. Aldea zuk badakizu zein den, Antton. A, B, baita Cko langileek nahiz kultur egileek Estatua dute. Eta Ckoen kasuan —fermuki salatzen dituzunak— Estatuko egituren purruxken alokairuan emanak bizi dira. Bizi dira eta bizi gara. Ez nau estonatu azken hauek zurekin sumindu izanak.
Ebats eta pika, bi urrats ta jauzia finitzeko. Zko kultur egile izateko, euskal kulturaren aldeko kontzientzia, ideologia eta militantzia behar dituzu. Bejondeizula, garaztar/mohikano buruzagi zuri, hondarreko euskal kultur emaileak eta emariak horren bizi sostengatzeagatik.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres