« Tesia gorabehera | Lehengo utopien ostean »
Talatik tiroka / Markos Zapiain / Elkar, 2009
Literatur fosilak Beñat Sarasola / Berria, 2009-05-17
Markos Zapiainek liburu berria atera zuela jabeturik, eta irundarrak idatzi ohi duena interesgarria egiten zaidanez, jakin-minez hartu nuen Talatik tiroka liburua esku artean. Promozio orrietan-eta “azken zortzi urteetako saiakera laburren bilduma” gisa azaltzen ziguten liburua, eta baiki, ezin esan hori faltsua denik. Esaten ez digutena da idazleak bere blogean (http://eibar.org/blogak/zapiain) jarritako mezuen antologia dela funtsean —salbuespen txiki batzuk landa—, zuzenean saretik paperera pasatakoak eta inolako gehigarririk (hitzaurre bat, aurkibide onomastikoa…) gabekoa. Horrek guztiak nire baitan halako engainu sentipen bat sortu izana eragin du, batez ere Zapiainen blogaren irakurle naizen aldetik, bertako edukia ezagun bainuen. Kontuak, beraz, bi alderdi ditu funtsean: batetik, egokia ote den sareko blog bat paperera eramatea —eta hala egitekotan, nola eraman—, eta, bestetik, hori eginda ere zilegi ote den erdi-ezkutukerietan ibiltzea, argi eta garbi esan gabe liburuan zer topatuko dugun.
Sinetsita nago bloga sareko literatur generoa dela, eta hortik kanpo nekez funtzionatzen duela. Blogak duen bat-batekotasun, berehalakotasun eta gertutasuna —seguruenik, generoaren ezaugarri nagusiak— paperean galdu egiten dira, eta liburua gordailu fosil bat bihurtzen. Ez dakit zein abantaila izan ditzakeen liburuak blogaren aldean; bloga denon eskuragarri dagoenean, debalde, iruzkinak irakurri ditzakegunean, bilatzailearekin gauza konkretuak bilatu, pare bat mezu irakurri eta beste baterako utzi… Liburu formatuak jarraitasun eta osotasunera bultzatzen du, eta, ondorioz, Zapiainen pasarte bizi hauek eztoki daudela iruditzen zait, bortxaz leku desegokian sartu izan balituzte bezala.
Nolanahi dela, lerra dezagun gure begirada, apur bat bederen, edukirantz. Zapiainen testuak gutxi-asko irakurri dituenak ezagun izango du bere idazteko manera berezia, trufaz betea baina satira errazean erortzen ez dena. Jorratzen dituen gaiak ere, askotarikoak dira: Athletic eta atzerritarrak, lunbagoa, materialismo dialektikoa, Errege Magoak vs. Olentzero, prostituzioa… Alta, gehienetan pentsa dezakegunaren kontra, nago Zapiainen testuen ezaugarri garrantzitsuenetakoa bere seriotasuna dela. Zapiain ez da bufoia, tipo serioa baizik —tradizio filosofikoan zaildua, telebistan azaltzen denean ez du errazki barre egiten, serioski mintzo da—, kontua da guk irrigarri edo eskandalagarritzat ditugun horiek —uzkia, titiak, eta abar— berak Hegelen fenomenologiari buruz hitz egiten ibiliko balitz bezala tratatzen dituela. Eta horrek sortzen digu maiz irria, eta zenbaitetan algara ere bai —nire kasuan Pegatina izeneko testuarekin, besteak beste—. Orobat, idazle honi egotzi ohi diogun tonu jostaritik aldentzen denean ere (Eman dirua eta utzi bakean), beti du argiztatzen alderdi ilunen bat, beti du adierazten ikuspegi originalen bat. Hala, harri egin naiz, nire memoria eskasa kontuan izanik, nola nituen gomutan duela hiru-lau urte irakurritako testu asko eta asko, edonolakoak iruditzen ez zaizkidanaren seinale.
Dudarik ez dut egiten Zapiain dugula gure arteko saiogile interesgarrienetakoa; horren adibide baino ez da leku honetan bertan, Egunkaria-n, Egunero-n eta Berria-n idatzitako literatur iruzkinak, zeinak Errua eta maitasuna liburuan bildu baitziren. Alabaina, zalantzak ditut, arestian aipatutako arrazoiengatik, produktu editorial honen inguruan. Izan ere, sutsuki gomendatzen dizuet Zapiainen bloga, baina ez horrenbeste Talatik tiroka liburua.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi