« Literatur fosilak | Mikrokritika bat »
Alea / Beñat Sarasola / Susa, 2008
Lehengo utopien ostean Igor Estankona / Argia, 2009-05-17
Dadaistek hala zioten: “Ez dut gura jakin ere egin, ni baino lehenago inor egon den”. Sarasolak lehen aldiz ariko balitz bezala idatzi du Alea. Baina, bestalde, Laboari dedikatzen dio poema ia ezinezko bat, eta liburuak poesia erabatekotik narratibora egiten du apurka-apurka, eta enumerazio zoroetatik hezur-haragizko istorioetara. Nola definitu beraz liburu ez hain abangoardista hau, dena idatzia badago jadanik, abangoardia atzean geratu bada?
Aforistikoa, etenez betea, pitin bat egunerokoa, apur bat collagea, sano konplexua, Aleak jendez beteriko kaleen usaina dakar, milaka pertsonen presa, hiriaren bakardade zaratatsua… Eta marko postmoderno horretan arrapaladan datoz pentsamenduak, ez du astirik ematen analisirako, helburua ez da subjektua, baizik eta objektuaren deskripzioa egitea: gaur egungo bizitza eta patroirik eza. Donostiarrak, bere azken aldiko Bartzelona erraldoi eta aberatsa deskribatzeko, literaturaren mugak zeharkatu behar direla ikusi du. Emaitza interesgarria da. Irakurtzeko gogorra baina ulertzeko erraza. Ez dago zertan ezer ulertu. Erritmoa liburuak berak markatzen du, hiriak markatzen duen bezala hiritarren erritmoa.
Irakurleari protagonismo handia ematen dion liburua da, halabeharrez, honakoa. Modu eskuzabalean irakurri behar da, eta idazlearen ahalegina onartu, hizkera aldrebes eta zurrunbilotsuan sartuz. Pentsamenduak gorde ezin dezakeen bizitzaren oihartzuna da Sarasolak, gordin, paperera ekarri duena. Poema-bakarrizketa hauek erregistro berezi bat dira, joko bat. Errealitatea beste modu batera azaldu ezin, eta Sarasolak absurdotu egiten du poesia. Debate hori —poesiaren doitasunarena, tradizio eta modernitatearena— zabalik dago XX. mendeko bigarren hamarkadatik, eta ez da oraindik itxi. Eta Sarasolak eztabaida errekuperatu du, zabaldu egin nahi du hausnarketa. Poesia, azken finean, ez da bakarrik emozio-egoera. Pentsaketa ere bada. Eta aurrera egingo badu, arakatu egin behar dira konbentzioak. Sortzaile erromantikoen figura dudan jartzeko irakurketa gomendagarria, inondik ere. Ze Sarasola ez da poeta batere erromantikoa. Alea ez da batere intuitiboa. Alea da, kasik, metahizkuntza. Poeta-kritikariaren hoztasunarekin landua, orainetik idatzia, post-utopikoa eta serioa bezain ironikoa, liburu hau garaiko produktua da duda barik.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui