« Ispiluaren kalteak | Literatura meta »
Golgota / Xabier Montoia / Elkar, 2008
Zeru ala infernu Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-02-13
Gerra Zibila eta berak ekarri zuen triskantza eta hilkintza dira liburu honen abiapuntu. Abiapuntua ez da nolanahikoa. Nafarroako herri txiki batera gizon armatu batzuk etortzen dira, etxe jakin batean sarta eta aita eraman egiten dute. Hori nahikoa ez eta, gero guardia zibilak etorriko dira, lehengo falangistek egin ez zutena bukatzera. Ama eramango dute, eta itzuliko da, ilea motz-motz eginda, bihotza gorrotoak erdibiturik. Gerrako beste historia bat, Isaac Rosak esango lukeen moduan. Memoria historikoari kolpeka, Juan Marsek esango zukeen moduan. Historia triste eta izugarria, beste bat. Ez dakit nork esango zukeen halakorik. Gerra amaitu ondoren ez da egoera hobetuko, okertu baizik. Felisa, liburuko protagonista eta narratzailea, moja sartuko da. Barne eta kanpo errepresioaren narrazioa egin nahi du Xabier Montoiak, beste liburuetan ez bezala, ahozko tradizioa gogorarazten duen idazketa erabiliz. Aitortu behar zaio egileari duen mimesi gaitasuna, musikari senaz gainera musikari belarriak dituelako, seguru asko, gauza baita liburutik liburura idazketaz aldatzeko, estiloz ere aldaturik. Ez zaio halakorik gertatzen Montoiari, azaleko itxura bestelakoturik, bera lehengoa da azpitik, oso nabarmen, narratzailea moja sartu den emakumea bada ere. Artista batzuek pintatzeko pintzela erabiltzen duten bezala, Montoiak espatula hartzen du eta hura erabiltzen. Horrek berezi egiten ditu testuko zenbait alderdi eta ageriagora ekarri. Zerua ala infernua. Horra hor bidartea eta zalantza-mataza. Norbaitek esan beharko dio, egunen batean, gure artean ez dela ez zerurik ez infernurik, infernu bilaka ez daitekeen zerurik ez bederen.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi