« Xehetasun ugariko gutun bilduma | Errepresioa baino haratago »
Ispiluaren kalteak / Edorta Jimenez / Elkar, 2008
Ispiluaren kalteak M. Egimendi / Aizu!, 2009-02
Anorexia izan daiteke ispiluak eragindako kalteetako bat, eta Ispiluaren kalteak du izena Edorta Jimenezek kaleratu duen azken liburuak, gaitz hori duen emakume bat ageri delako izen bereko ipuinean. Anorexia, drogaren ondorioak, ijitoak, sexu indarkeria, paperik gabeko langile etorkinak… Gai eta pertsonaia “zailak” aukeratu ditu idazle bizkaitarrak duela gutxi argitaratu duen ipuin bildumarako.
Hala ere, idazleak berak azaldu du gai bat baino gehiago lantzen duela beti ipuinotan eta benetan kontatzen duena ez dela huts-hutsik azalean ageri den istorioa. Eta egia da, hainbat arrazoi direla-eta, bazterketaren laztasuna ezagutzen duten pertsonaiek hausnarketarako bide aproposa eskaintzen dutelako. Kontakizun askotan txertatzen dira narratzailearen gogoetak, baina horien ondorioz ipuin batzuen irakurketa ez da hain erraza suertatzen. Esate baterako, “Ezagumena eta suizidoa entseguaren hitzaurreko oharrak” izenekoan, gizakiaren ezagumenaren funtzionamenduari buruz hausnartzen du filosofia irakasle den narratzaileak, eta astun samarra gerta daiteke filosofia gustuko ez duenarentzat; haatik, hor ezin ukatu izenburutik bertatik dagoela ohartarazita irakurlea. Bestela, ipuinak denboran eta lekuan kokatzeko erreferentzia zehatzak eskaintzen ditu idazleak, eta horiek hurbiltasuna ematen diete narrazioei. Zailtasunak zailtasun, irakurtzea merezi duten ipuinak.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi