kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Gutun bilduma / Domingo Agirre / Euskaltzaindia - Labayru, 2008

Xehetasun ugariko gutun bilduma Patxi Sarriegi / Deia, 2009-02-09

Domingo Agirre ondarrutarraren gutun bilduma da, oraingo honetan, Euskaltzaindiak eta Labayru Ikastegiaren elkarlanak emandako azken fruitua, emaitza oparoa, Sebastian Gartziak paratutakoa. Lan bikaina, esan bezala, euskal idazle ezagun eta itzaltsuaren historia berreskuratu ez ezik gizarteratzeko ere oso baliagarria delako, gutunen bidez, hain zuzen, idazlearen kontu pertsonal ugari, beste idazle askori buruzko iritziak edota hainbat testu interpretatzeko ez-ustezko giltza ugari ere topatzeko aukera bikaina direlako bildutako gutunok.

Euskaltzainak izeneko bilduma berrian euskaltzain izan direnen obrak eta eurei buruzko azterketak plazaratzeari ekin dio Euskaltzaindiak, hain zuzen, Akademiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak eta hauei buruzko ikerketak. Agirreren aurretik ere, Arrue, Zaldubi, Lhande edota Charriton izan dira horren lekukoak. Oraingo honetan, berriz, Agirreren txanda etorri da, ohiturazko euskal eleberrien egile handi eta ezagunarena. Hartara, badu lan honek meritu handiagoa, gutun bilketaren bidez hain ezagunak ez ziren kontuak ere ezagutarazteko ematen duen aukera aparta delako. Testuon bilketa lanak izan du interesa. Bilaketak eman du esperotako emaitza.

Izan ere, arestian esan bezala, testuok literatura ikerketak aberastu ez ezik Agirreren garaiko berri zehatza ere badirelako, literatur ikerketen osagarri. XIX. mendeko idazleek, baita XX. Lehen erdikoek ere, elkar komunikatzeko funtsezko bitartekoa zuten paperez idatzitako gutun idatzia; gutun idazle amorratuak ziren, liburuak erakusten duenez. Gutun luzeak izan ohi ziren gainera!

Azken 25 urteotan Agirreri buruzko ezagutza izugarri aberastu dugu, besteak beste, Ana Toledoren tesiari esker, baita Sebastian Gartziarenari esker ere. Oraingo liburua, ordea, gutun bildumari esker jakinahiari zabaldutako bitarteko bikaina da, ezagutzen ditugun gutunetan ikusten denez. Izan ere, Agirre harreman zabaleko pertsona zenez, literatur, eliz edota politika kontu eta proiektu askotan sartuta zegoelako. 103 gutun berreskuratu ditu Gartziak liburuaren ediziorako. Esan gabe doa, lan ikaragarria da burututakoa, edizio paratzaileari aitortu behar zaiona. Asko gazteleraz idatziagatik, baita interes handikoak ere. Euskarazkoek, zer esanik ez, hizkuntzaren interes bikoiztua dute. Gutunok diakronikoki antolatuta datozenez, xehetasun ugari artean ezjakinak sentiarazi gaituen liburua da, gutunokin batera ohar ugari azaltzen dira edukiaren lagungarri, eskerrak!

Mami handiko lana, esan bezala, ohiturazko eleberrien garaietara garamatzana, ez hain urrutikoa, bai ordea, uste baino ezezagunagoa. Liburuak, zer esanik ez, euskal letretan sakondu nahi duenarentzat aukera aparta da, garaiko gizarteaz ere ezagutzak handitzeko baliagarria. Liburuan zehar aurkitu dugunak horixe frogatzen du: Agirreren garaiko euskaltzalearen jakin-mina asetzeko xehetasun ugariko aukera ezin hobea dira Gartziak bildutako gutunok.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak