« Aurreko bidalketa | Idazlea ilunpean »
Suzko lilia / Hedoi Etxarte / Susa, 2008
Poeta gaztea Javier Rojo / El Correo, 2008-10-25
Hedoi Etxartek Suzko lilia jarri dio izenburua bere lehenengo poema liburuari. Hasi berria ez ezik poeta gaztea ere bada Etxarte, liburuaren hegalean esaten dena kontuan hartuta, 1986an jaio baita. Liburua irakurtzen hasteaz batera, ematen du poema liburu honetan beste errealitate bat islatu nahi duela idazleak poesiaren bidez, bertan agertzen diren osagaiek beste errealitate batean dutela erreferentzia puntua, baina beste aldetik, poetak susmatzen duela beste errealitate hori ez dagoela inon. Beraz, halako ironia puntu bat dago liburu honetan: beste errealitate hori islatu nahian, bestaldean dagoen mundu horretara heldu nahian, hemengo errealitatea da aurkezten zaion euskarri bakarra. Halaxe ulertu behar da, nire ustez, Bukowskiren aipamena, bestela poesia honek eta Bukowskirenak zerikusirik ez badute ere. Azken finean, poeta gaztea eta hasi berria den aldetik, logikoa da duda-mudaka ibiltzea euskarri sendorik gabe.
Poesia eraikitzeko erabiltzen duen baliabide nagusia irudi surrealisten pilaketa dela esan daiteke. Hitz batek, irudi batek, zerbait iradokitzen dio poetari, eta oso definigaitza den zerbait hori poemaren koherentzia eraikitzeko lanabesa zaio. Jakina, halako iradokitze pertsonalen inguruan osatzen diren poemek batzuetan oinarri gutxi eskaintzen diote irakurleari idazlearen mailako koherentzia horren nondik norakoa berreraikitzeko. Irakurlea, beraz, irudien pilaketaren lausoan ibili behar da osagai horiekin osatutako poemetan sendoa irudituko zaion ertz argi baten bila. Irudien arteko erlazio pertsonal horien bila, batzuetan beste hizkuntzetara jotzen du eta beste hizkuntza horietan (alemanean eta frantsesean batez ere) aurkitzen du poema josten duen hari misteriotsua. Bestetan, hoskidetasuna da hitzen eta irudien arteko zubiak eraikitzen dituena, soinuen arteko antzekotasunak ideien harreman sakonen bat adieraziko balu bezala. Ondorioz, irudi surrealisten mosaikoa dugu poema liburu hau, batzuetan xaloegia dirudiena, besteetan burutsua izan nahi duena.
Haztamuka dabil idazlea, zerbait bilatu nahian eta, bitartean, oso pertsonala den koherentzia pribatu hori, kaos lainotsua iruditu dakioke irakurleari, iradokitze pertsonal horiek konpartitzen ez dituen irakurleak, idazlearen buruan sartuta ez dagoelarik, bere esanahi propioa eraikitzen baitu, irakurlearen funtzioa poeman esanahia bilatzea baita, poema osatuta gera dadin.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez