« Ekintzaile eta idazlea | Poeta gaztea »
Azken anaia / Nathacha Appanah (Mikel Garmendia) / Alberdania, 2008
Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-10-24
Historiak eta istorioak daude, eta aldea egoten da batzuen eta besteen artean. Gertaerak eta gertakizunak daude, eta batzuetan ez da batere alderik izaten besteen eta batzuen artean. Historiak zer gertatu zen esaten digu argi, ez beti garbi; eta literaturak zer gesta zitekeen, zer gertatzea nahi genukeen, zer ez zen gertatu. Historiak argitu digu-1840ko abenduaren 26an L’Atlantic itsasontzia Maurizio uharteko Port-Louisera iritsi zela, mila eta bostehun judu garraio. Haien artean baziren austriarrak, poloniarrak eta txekiarrak, besteak beste. Nazismotik ihesi, Palestinara iritsi nahi zuten. Datu historiko hori aipatzekoa da, eleberri honen abiapuntua baita. Judu horien artean David Stein egon zitekeen, Rajen adiskidea, eleberriko protagonista. Raj adinean sartuxea dagoen gizona da. Ametsetan Daviden irudia etorri zaio, eta ametsak. errealitateko bizitzan sartzen direnez, oroimenaren harriari bultzaka, bere iraganera joko du eta gertatutakoa kontatuko digu. Hamar urte zituelarik, bere bi anaiak galdu zituen, Anil eta Vinod, eta anaiarik gabe bizitzera ohitu beharra izan zuen, errudun-sentimendu eta beste asko gogorrago batez jantzirik. Horregatik, bere aitak lan egiten duen kartzelako hesiaren atzetik, David ikusten duenean, harengana joko du, anaien galerak utzitako hutsa bete nahian. Dena, edo ia dena, da naturala eleberri honetan. Deskribatzen den natura aberatsa izateaz gainera, izugarria da, bere handitasunean. Testua bera ere, naturaz kutsaturik balego bezala, aberatsa da, eta izugarria. Ez dago esaldi laurik, ezta sinplerik ere.
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Iraitz Urkulo
Erbeste
Juan Garzia
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta