« Galapagoak jotako ardiak | Belar txarrak »
Suminaren estrategia / Fernando Morillo / Elkar, 2008
Suminaren estrategia M. Egimendi / Aizu!, 2008-09
Estrategia, probabilitate kontuak, bi joko eta intriga, hasiera-hasieratik bukaeraraino. Morilloren eleberri honen protagonista Aimar Goikoetxea da, industria-ingeniaria eta esperimentu psikologiko errealak egiten dituen antropologoa. Inguruari “oso bestela” erreparatzeko dohaina du Aimarrek eta horregatik eskatzen dio Flora Urbina andreak “errealitatea tolestea, manipulatzea”. Eskaera jolas-aukera da protagonistarentzat, gorroto duen ohikeria eta monotoniari tu egiteko. Proposamena onartzea erabakitzen duenean hasten da eleberri labur hau (arratsalde batean irakurtzen da, laburra delako eta misterioa argitu eta korapiloa askatzeko gogoa sortzen zaiolako irakurleari).
Misterioa neska batek sortzen du, eta istorioa nahikotxo katramilatzen da hari buruzko datuak ezagutu ahala, baina irakurleak ez bezala, Aimarrek nahiko erraz, agian errazegi, igartzen du zer gertatzen ari den, neskak erabilitako estrategia miresten duelako. Eleberriaren bukaerak ustekabe bat baino gehiago eskaintzen dio irakurleari, arrapaladan.
Hizkuntzari dagokionez, “euskaldun zaharrek gozatzeko eta euskaldun berriek ondo ulertzeko moduko euskara” bilatu zuela aitortu du idazleak, eta bete-betean asmatu duela esan behar, lexiko errazaz gain, elkarrizketa arinez osatutako kontakizuna delako. Arratsalde entretenitu bat pasatzeko egokia.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza