« Suminaren estrategia | Eleberri perfektua »
Gainbehera dator dena / Chinua Achebe (Alberto Martinez de la Cuadra) / Alberdania-Elkar, 2007
Belar txarrak Iratxe Esnaola / Gara, 2008-09-19
Chinua Achebek (Nigeria, 1930) ingelesez idaztea hautatu izanak bere lanak Britainian argitara ematea eta munduan ezagun egitea ahalbidetu zion. Eskola katolikoan eta Londresen ikasi arren, Chinuak ibo etniako ohitura eta ipuinak gogoan gorde zituen, aski ongi bai, behintzat, XIX. mendearen bigarren erdian kokatutako istorio hau kontatzeko. Ibo etniako herrixka baten bizimodua dugu irakurgai, misiolari ingelesak heldu baino lehen eta ondoren.
Umuofia herriko jendartea familia baten bizipenen bitartez erakusten digu, antropologia zaleentzat erakargarria izango den moldez. Arbasoen legeei lotutako aginpideak, epaitegi eta prozedura propioak, ezkontza, hileta eta bestelako erritu markatuak, orakuluak agindutako eginbeharrak badira hemen. Baina ez da deskribapen hutsa, informazio errenka soila. Literatura da hemen nagusi. Hiru zatitan banatutako egitura orekatu eta klasikoa du, hizkera ulerterraz baina jasoa, eta batez ere, pertsonaien sinesgarritasunak eta aldian-aldian txertatutako herri ipuin ederrek, eleberri borobila osatzen dute.
Munduak periferiara baztertu dituen herriek ba al dute beren tradizio eta ahotsa munduratzeko modurik kolonizatzaileen hizkuntza ez, eta eurena hautatuz? Chinuak uste du ingelesa, kolonoen hizkuntza, berrerabil daitekeela. Tradizio nazional bat osatzeko tresnatzat dauka, Europan afrikarren gainean sortu diren aurreiritziak uxatzeko. Jakin badaki iboeraz mintzatu ezkero bere obrak ez lukeela zabalkunderik. Nolanahi, iboerazko hitz ugari bere horretan ageri dira eleberrian. Azken finean, badira hainbat oihartzun, hainbat konnotazio sekula ingelesak jaso ezingo dituenak. Hain justu, irakurleak ia ehun hitz eta esamolderen hiztegia topatuko du liburu hasieran, eta astuna gertatzetik urruti, atseginez egingo da haienganako bidea. Honaino nigeriarrek emandakoak gizon zuriaren etorreraren aurretik. Misiolariak jainko berriaren hitza predikatzen hasteaz bat, hizkuntza, lege eta arauak inposatzeaz bat, kritika poskolonialaz akordatzen gara. Honetan ere, fin ageri da nigeriar idazlea ene usterako. Kolono guztiak gupida gabeak eta hiltzaileak ez zirela jakitun, gizon zuriaren irudi ezberdinak ageri dira. Kristauek sineste tradizionalen gainbehera ekarri zuten, noski, baina bertokoen kolaboraziorik gabe ez zen halakorik izango. Itsukeriaz edo arranguraz egindako erasorik ez da hortaz. Ez darabil eleberria defentsa hutserako, mendekurako. Nabaritu egiten da hori eta eskertu ere bai.
Okzidenteri egindako kritika zilegi ikusten badugu, ezin ahaztu iboen kulturak merezi duena. Ikustekoa baita gizonek emakumea nola darabilten. Iboen kulturan gizon bat iraintzeko modua hari emakume deitzea da. Iboen kulturan senarraren aginduetara dago andrea bai eta haren astinaldien mende, hala tokatu ezkero. Umuofiako gizonek ahal adina emazte dituzte eta hauek ahal adina haur. Andreek ez dute klan bileratan parte hartzen pribatutasunera beharturik. Belar txarrak hazten baitira lur guztietan berdin. Ez dut uste Chinuak ezer ezkutatzeko asmorik zuenik. Are gehiago, nago ez ote duen zeharka, zenbait pertsonaiaren bazter gogoeten bitartez genero desoreka nabarmendu nahi izan. Atzera iruditzen zait asmatu egin duela Chinuak, hona dudan sentipena.
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
Irati Majuelo
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Joxe Aldasoro
Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Maialen Sobrino Lopez
Biba gorriac!
Imanol Murua Uria
Mikel Asurmendi
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Patxi Iturregi
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez
Iñaki Lopez de Luzuriaga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres