kritiken hemeroteka

8.313 kritika

« | »

Tom hil da / Marie Darrieussecq (Karlos Zabala) / Alberdania, 2008

Semearen heriotza Javier Rojo / El Correo, 2008-09-06

Marie Darrieussecq, azken garai honetan, Frantziako literaturan sortu den idazle garrantzitsuenetako bat dela dirudi. Gure artean bere liburu batzuk agertzen hasi dira euskaraz, argitaratzaileek itzulpenetan gauza berriei ere arreta jarri nahi dietelako beste froga bat eskainiz. Kasu honetan “Tom hil da” izeneko nobela da argitaratu den liburua,

Karlos Zabalaren bertsioan. Nobelan kontatzen dena honelako esaldi neutro batekin laburbil liteke: Narratzaile batek (emakumeak) lehenengo pertsonan kontatzen du zer-nolako eragina egiten dion semearen heriotzak. Baina kontatzen dena kokatze aldera, semearen heriotzaz ohar batzuk egin behar dira: Semeak lau urte zituen hil zenean, hau da, haur bat besterik ez zen orduan; heriotza etxeko istripu baten ondorioz gertatu zen. nobelan zehar istripuari buruzko xehetasunak ezkutatzen badira ere, azken momentura arte behintzat: eta narratzaileak heriotza gertatu eta hamar urtera kontatzen du gertatutakoa.

Semearen ustekabeko heriotzak adierazten duen tragediak nekez izan dezake hitzezko azalpen zuzena, tragedia hori nahi gabe ere sentimentalkeriaren adierazpen negartia bihurtu baitaiteke. Kontakizunean, ordea, argumentua batez ere sentimenduek osatzen badute ere, sentimentalkeriari itzuri egiten saiatzen da. Narratzaileak bere sentimenduen berri ematen digu, baina narrazio honetako osagai nagusia heriotzak dakarren denboraren gelditzea dela ematen du, zeren, hamar urte pasatu diren arren, heriotza hori beti presente baitago. Denbora etenda geratu da heriotzaren momentuan, eta heriotza behin eta berriro gertatzen ari den orainaldi amaigabe batean kokaturik dago, ez lehenik ez geroaldirik duen presente absolutu batean. Narratzaileak kontatzen digu nola mina erokeria bihurtzen zaion, baina irakurleak nekez osa dezake presente absolutu horretan gertakarien segida kronologikoa. Gauzak horrela, momentu desberdinetako gertakariek bat egiten dute orainaldi amaigabe batean, denbora bera desagertu den osagaia izango balitz bezala. Tragediaren erdian, minak harrokeriaren forma ere hartzen du — zenbaitetan, haurraren heriotza sufritu duten gurasoek minaren elite moduko bat osatzen baitute.

Idazkerak, bestalde, ia telegrama baten itxura dauka, sentimenduen kontatu beharra hitzek dakarten patxadaren gainetik pasatuko balitz bezala. Izan ere, gertakari batzuen aurrean hitzak berak soberan daudela ematen du.

Azken kritikak

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak