kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Jendaurrean hizlari / Joxerra Garzia / Alberdania, 2008

Diskurtsoan asmatzeko lantegia Mikel Asurmendi / Irunero, 2008-09

Eskuliburu bat eskutan heldu nauzu. Irakasle, ikasle, abokatu edo komunikazio munduan ari zaren hori, zuri ari natzaizu. Ez da saioa, liburu didaktikoa duzu. Potoloa duzu berau, baina ez izutu. Lotsagabea da, eta ironia dario. Erretorika klasikoan oinarrituta badago ere, ez izutu bere orainak gatibatuko zaitu-eta

“Inventio, dispositio, elocutio, memoria, actio”. Latinezko bost hitz dituzu, baiki. Berauetan oinarrituta antolatu du Joxerra Garzia irakasle eta idazleak Jendaurrean hizlari liburua. Jendaurrean hizlari nahiz idazlari aritzeko komunikazioa gaitasuna lantzeko eskuliburua. Didaktikoa aipatu dut, didaktikoa baina bizia. Gatza eta piperrik ez zaizkio falta horregatik. Hau da, komunikatzeko, irakurtzekoaz gainera, idatzizko nahiz ahozko lanketak proposatzen dizkigu egileak.

Horra! Lantegi ederra egileak apailatu duena liburuaren bitartez, bai horixe! Besteak beste, berak eskaintzen dituen hainbat eta hainbat baliabidetan erreparaturik, esaera zaharretan kasu. “Hobe dira lanak ez famak” delakoak balio duela esan nahi dudana adierazteko, komunikazioaren alorrean aritzeko alegia. Hots, komunikatuko badugu, zuzen eta artez, baita egoki komunikatu ere, gakoa “lana” dugu.

Lanak baino zer ekarriko? Edo zer ekarri beharko? Bada, arestian aipatutako hitzen (h)arian: lehenik inventioa landu: zer suma hori asma. Asmatu beharra dagoela alegia, irudimena biziagotu. Eta biziagotzeko berriz, argudio berrien bila abiatu behar dela.

Horiek landuak, nola kokatu?: disposizioan asmatu, hitzaren beste adieran ulertua. Paperean ari bazara, ni orain bezala, bide erdia egina duzu. Komunikazioa baino gauza biziagoa da ordea, paperaz harago doana: elocutio/mintzaldiaren ordua iritsi da. Denbora ez da nahikoa, espazioa ere berebizikoa da jendaurrean aritzeko orduan. Zure ingurumaria nahiz zuk inguru horretan betetzen duzun espazioa, alajaina. Ez ahaztu hori, sinple badirudizu ere. Izan ere, memoriak traizio egin diezazuke gutxien espero duzunean. Idatzizko diskurtsoa haizeak eraman dezake, edo besterik gabe, paperean idatzita duzun tinta, paperari itsatsiegia izan eta beren soiltasuna eta malgutasuna galdu, hots, adierazkortasuna. Actio/Ekintzaren tenorea duzu. Badakizu, koherentzia behar duzu: “Hitz bakoitzak ekintza behar du”. Filosofiaz harago, kasuon adiera enpirikoki frogatu beharko duzu espazioan eta denboran egoki kokatuta.

Hona, nire erretorika finitzeko azken hitzak: diskurtsoa ahultzen ari zaigun garaion, erretorika lantegi indartsua dukezu. Diskurtsoa baina, igorlearen eta hartzailearen artean gauzatzen da, baita arrakasta bien gustuan arabera “mamitu” ere.

Bai, badakit, ondo jakin ere, komunikatzea dela ziztatzea, limurtzea, gatibatzea… engainatzea. Alegia, komunikatzea artifizioa dela. Artean du erroa artifizioak, eta artea —nik ez dut komunikatzen ez duen arterik ezagutzen— egitean funtsatzen da. Inspirazioak lanean harrapatu behar gaituela alegia.

Hara, honatx lantegi ederra Joxerra Garziak paratu diguna. Aristotelesengandik Imanol Lazkano bitarte, Juan Mari Lekuona gogoan, eskerrik amoltsuenak Joxerra Garziari komunikazioaren zoroan bizitzen laguntzeagatik.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak