« Diskurtsoan asmatzeko lantegia | Euskal literaturaren historia »
Bi kulturak / C.P. Snow (Iñaki Irazabalbeitia) / Elhuyar, 2007
Zientziak vs. letrak? Ion Olano / Gara, 2008-09-06
Cambridge-ko Unibertsitatean urteroko Rede hitzaldi publikoa ematea egokitu zitzaion Charles Percy Snow zientzialari eta idazleari, 1959an. “The Two Cultures” (Bi kulturak) hitzaldia, hiru urte lehenago “New Statesman” kazetan argitara emandako artikulu baten luzapena zen izatez eta, antza, hautsak harrotu zituen mundu intelektualean (halakorik bada, nonbait). Elkar saihesten duten jakintzaren bi polo gisa aurkeztu zituen Snowek zientziak eta humanitateak, zenbakiak eta hizkiak: elkar uxatzen duten bi iman-harri. Egilearen ustez, bi kultura horien arteko lubakia, ozeano baten tamainakoa, ez da Britainia Handiaren arazoa bakarrik (oroit, Cambridgen gaude), baizik eta Mendebalde osoarena.
Joan dira urte batzuk C.P. Snowek hitzaldi sonatu hura egin zuenetik. Halaber, joan dira hilabete batzuk Iñaki Irazabalbeitiak testu hura euskaraz argitaratu zuenetik, Elhuyar argitaletxearekin. Gaiak ez du gaurkotasunik galdu, horratik. Itzulpenaz gainera, Irazabalbeitiak atariko interesgarria idatzi du Bi kulturak libururako. Kezkaz begiratu dio, Snowen antzera, hezkuntzaren bilakaerari (ikasleen zientzia-analfabetatzea dakarrelakoan), baina ingelesak ez bezala, ez du itsuan sinesten zientziaren eta industriaren ahalmenean. Aurkeztu duen liburuak hiru atal ditu: “Bi kulturak”; “Intelektualak, berezko luditak”; eta “Aberatsak eta pobreak”. Ataloi bi eranskin gehitu dizkie Irazabalbeitiak, eta egoki eman ditu testuak eskatzen dituen azalpenak.
Testura hurbilduta, kontuan hartu behar da jatorrian hitzaldia dela, ez saiakera. Ildo horretan, gaia ikuspuntu pertsonal batetik aurkeztea baino bokazio handiagorik ez du, ziurrenera. Hitz batean, piztu egin nahi du eztabaida edo dena delakoa. Egilea kontziente da bere planteamendua sinplifikatzailea dela: “2 zenbakia oso zenbaki arriskutsua da; horrexegatik da dialektika prozesu arriskutsua”. Nolanahi den ere, Snowen asmoa ez da kulturaren mapa zehatza egitea, baizik intelektualki kitzikatzen duen gai bat mahai-gaineratzea. Hizlariaren arabera, gaitz-ulertu eta ezin-ulertu ugari dago bi kulturen artean: bakoitza bere erara, biak dira elkarrekiko ezjakinak. Zientzialariek, oro har, humanitateak baztertu dituztela, eta horrek beren burua pobretu duela uste du Snowek. Era berean, intelektual literarioak beren ezjakintasun zientifikoaz harro ikusten ditu. Bere eskarmentutik mintzo da: “Trebakuntzaz, zientzialaria naiz; bokazioz, idazlea”. Baliagarria da kasu zehatzez ari denean, baina gaiaz orokorrean ari delarik, Snowren ikuspuntu pertsonala motz gelditzen delakoan nago. Izan ere, gai interesgarri eta serioa aurkeztu duen arren, azaldu dituen ideia asko eztabaidagarriak dira oso, eta bereziki azken ataleko planteamendua inuzente samarra iruditu zait. Hitzaldiak, bere garaian, izan du kontrakorik: Stephen Jay Gould eta F. R. Leavis, esate baterako. Azken honek, besteak beste, zientzia munduko “public relations man” izatea aurpegiratu zion Snowri, 1962. urtean. Kritika haiek bultzatuta-edo, Snowek hitzaldia berrikusi zuen “The Two Cultures: A Second Look” lanean, urtebete geroago.
“Elkarrekin gabiltza ilunetan / Eta ez dugu hitzik egiten”. Aurreko hitzak T.S. Eliot-ek idatzi zituen, eta Jon Juaristik euskaraz eman. Bi kulturak liburuan irakur ditzakegu, eranskin gisa ezarritako “Gizon hutsak” poemaren barruan. Bi bertso-lerro baino ez dira, alabaina aski esanguratsuak, zientziaz eta letrez ari garelarik. Bi kultura, Anjel Lertxundik esan zuen moduan “munduan argia egiteko bi kode”, elkar saihesten duten bi iman-harri, gaur bezala duela berrogeita hamar urte.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi