Euskal literaturaren historia / Iñaki Aldekoa (Jon Muñoz) / Erein, 2008
Euskal literaturaren historia Patxi Sarriegi / Deia, 2008-09-09
2004an Iñaki Aldekoak gazteleraz idatzitako Euskal Literaturaren Historia euskaraz argitaratu berri du Ereinek. Lan paregabea, areago, aurrepausu nabarmena, kontuan hartzen badugu orain arte horrelako Historia liburuak erdaraz baizik ezin genituela aurkitu. Hau da, Euskal Literaturaren Historia, behingoz, euskaraz irakurtzeko aukera azkenean!
Euskal literaturaren altxorrean urrezko bitxia, hain zuzen, euskaraz gain jorratua dagoen moduagatik ere. Zalantza izpirik ez, Aldekoaren lanak literatura ezagutzak zabaltzen lagunduko duen liburua da, euskaraz, euskal literaturaz. Garaiak diakronikoki ordenatuta datoz, eta horretarako autoreak garaian garaiko azterketa zehatza burutu du bertan 21 ataletan zehar, zein baino zein erakargarri eta interesgarriagoa, beren laburrean ere, liburuak eskatzen zuenez.
Esaterako, ahozko tradiziozko literatura, Humanismo eta Berpizkundea (Etxepare, Lazarraga, Oihenart), Erreforma eta Kontra erreforma (Leizarraga, Axular, Tartas…), XVIII. mendea eta Erregimen Zaharraren krisia (Larramendi, Mogel…), Euskal Herriaren modernizazioa (foruzaletasuna, industrializazioa eta nazionalismoa), ikerketa filologikoen loraldia (Sabino Arana, Resurreccion Maria de Azkue eta Julio Urquijo), kostunbrismoa eta eleberria (Domingo Agirre, Etxeita, Barbier), Errepublika garaiko olerkari belaunaldia (Aitzol, Lauaxeta, Lizardi eta Orixe), euskal literatura frankismopean eta erbestean (Koldo Mitxelena, Martin Ugalde…), modernotasuna poesian (Mirande, Aresti) eta eleberrigintzan (Txillardegi, Saizarbitoria), trantsizioa, abangoardia (Izagirre, Atxaga) edota gaur egungo autoreetaraino (Irigoien, Lertxundi, Aristi…).
Atal mamitsuak dena eta horien osagarri liburu bukaeran datorren bibliografia oparoa, literaturzaleak atal konkreturen batean sakondu nahi izanez gero nora jo eduki dezan. Azken batean, gaiak anitzak izanik, garaiak bezala, bilketa lan bikaina eskaintzen du autoreak garai bakoitzeko literatur mugimendu eta idazle ezagunei buruz. Ikerlari gazteek izango dute nora jo, non arakatu. Azalpen laburrak ederki landuak aurkituko ditu, ohiko autore ezagunez gain hain ezagunak ez diren beste askoren ondoan, literaturzalearen jakinmina asetuko dutenak.
Egilearen apustua literatur edukiak zabaldu eta gizarteratzea da; euskal literaturan, esate baterako, gaur egungo narratibaren aldeko balantza izan al da ohikoa historian zehar ere? Poesia egun nork argitaratzen du? Zeintzuk izan ziren euskal literatur lanen estreinako pausuak?
Informazio ugaria, zer ikasia franko… bazen garaia, euskal literaturaren altxorra euskaraz ezagutu eta arakatzeko aukera izan genezan. Jon Muñozek egindako itzulpen lan bikainari esker, hizkuntza ez da aitzakia. Azken batean, Aldekoa egileak dioenez, geurea bezalako kulturak eta literaturak txokokeriatik alde egin dezan beharrezkoak dira horrelako lanak. Gazte nahiz helduak, literatur euskaltzaleak zinez eskertuko duen aukera.
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Iraitz Urkulo
Erbeste
Juan Garzia
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta