« Besteak beste | Kultura eta misterioa lotuta »
Mandatariaren gerra / Jose Inazio Basterretxea / Elkar, 2008
Sentimendua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-07-25
Espainiako Gerra Zibila du ipuin honek gai. Itxuraz bederen. 1938ko urtean Errepublikako 43. dibisioa gogor borrokatu zen Pirinioetan Francoren gizonen aurka. Emaitzak jakinekoak dira, Errepublikak gerra galdu zuen; eta Francok, irabazi. Hori da kontu nagusia gurean; batzuk gerra irabazi zutela eta besteak galdu. Gerra nagusi horren barruan ere beste zenbait gerra txikiago ere piztu ziren, errepublikazale batzuk beste errepublikazaleen aurka, komunistak anarkisten eta POUMekoen aurka, esaterako. Nobelaren giroa gerra garaikoa da. Pertsonaia nagusiak eta ia bakarrak bi dira, gizona bata, emakumea bestea. Biak dira misteriotsuak eta, neurri batez, anonimoak. Lan bat egin behar dute EEN enpresaren izenean, dirua eskaini 43. dibisioko buruari, mendean duten zentral hidroelektrikoa zarta ez dezaten. Ez dute lortuko. Antonio Beltrán komandanteak ez baitu onartuko diruaren truke bere zeregin militarrari uko egitea.
Gizona eta emakumea maitemindu egingo dira eta ondorioz elkartu, sekula elkartu ez diren bezala. Maitasun historia da, hain zuzen, ipuina alderik alde zartatzen duena, alegia gerra garaian maitemindu diren bi lagunen historia. Porrot egingo dute, horretan ere, gerran indar klase guztiak aske ibiltzen baitira, batera edo bestera jotzeko. Baina sentimendua geratuko da hondarrean, edo sentimenduaren irudia.
Anekdota bat da testuaren oinarria, operazio ekonomikoa operazio militarren artean. Anekdota narratzaileak berak aberasten du, kazetari mexikar baten plantak hartuz, eta hamaika ataletako erreportajearen modura aurkeztuz. Hala ere, anekdotak ez du bere izaera gaindituko. Erreportajeak bidaia baten kronika dirudi, Pirinioetan zehar egindako ibilbide luze baten laburpen. Garrantzi handiagoa du testuan naturak berak gizon-emakumeen arteko harremanak baino. Pirinioak ederrak dira. Gizon-emakumeen arteko harremanak, maitasuna izan ezik, ez hainbeste.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi