« Oro bare, oro dardar | Fikzio usaina »
Abertzaleak eta euskara / Joxe Manuel Odriozola / Elkar, 2008
Nazio kontzeptuaren bidegurutzean Patxi Ssrriegi / Deia, 2008-07-01
Abertzaleak eta euskara, edo nazio euskaldunaren gainbehera. Horixe Odriozolak idatzitako saiakera liburuaren izenburu osoa, Elkar argitaletxeak plazaratutakoa. Kontu zaharra izanagatik gaurkotasun bete-betekoa. Bertan, euskal nazioaren inguruko kezkak eta jakinminak bultzatuta, eta eguneroko diskurtso politikoen marmarraz gogaituta, naziotasunaren muinaren bidegurutzeak argitzen eta azaltzen saiatu da Odriozola pentsalaria.
Bost bidegurutze bereiztu ditu egileak liburuan zehar; lehenengoa “Euskaldunok maizter abertzaleen nazioan”; bigarrena “Lurralde-nazionalismoaren errazkeriak”; hirugarrena “Nazio-kultura eta nazio-hizkuntza batasunean bat”; laugarrena “Nazio-alienazioaren zer-nolakoa edo arrotzak etxeko bihurtu zirenekoa”; eta bosgarrena, ia konklusio gisara, “Jo dezagun nazio euskaldunaren bidetik”. Aipamen ugari erabili ditu horretarako saio osoan zehar, zerrenda luze-luzea ageri da liburu bukaeran; besteak beste, Lizardi, Txillardegi, Aitzol, Rikardo Arregi, Pako Aristi, Artze, Xabier Arzalluz, Bernardo Atxaga, Erramun Baxok, Gotzon Garate, Karlos Garaikoetxea, Juan Jose Ibarretxe, Paulo Iztueta, Koldo Mitxelena, Lauaxeta… eta beste hainbat.
Baina zer leku du, oraindik orain, euskarak abertzaleen artean? Egileak agertzen duenez, “Agintari abertzaleak erdaldun dira, salbuespenak salbuespen. Baina elebidun direnean ere, euskararen erabilera-baliorik ezak hitz nazional arrotzera lerrarazten ditu. Ez baitute nortasun-galerarik sentitzen espainieraz edo frantsesez hitz eginda. Hitz nazional arrotzean erosoago eta etxekoago sentitzen dira agintari abertzaleak. Soslai psikolinguistiko hori duten herri agintariek zer egin dezakete nazio euskaldunaren alde?”
Zentzu horretan, badu liburuak salaketa kutsua, hain zuzen, euskal estatuarekiko lilura ezinbestean nazio kontzeptuarekin lotu dutenengan. Baikortasunez egina beti ere, izpiritu eraikitzailez. Horixe egilearen nahia, horixe gaurko euskaltzalearen ametsa gaurko testuinguru soziolinguistiko eta kulturalean: nazioaren euskal izaera etnolinguistikoa noizko? Horixe ere, funtsean, irakurleak zedarritu beharko duena, hain zuzen, Odriozolak noraino asmatzen duen.
Izan ere, ikerketa soziolinguistikoek erakusten dutenez, euskal gizarteko sektore batentzat euskara erabat arrotza denez, euskal hiztun berrien konkistan abiaraztea gero eta beharrezkoagoa izango da, euskara, abertzaleen artean ere, integraziorako elementua izan dadin, elementu beharrezkoa. Odriozolak garbi du: nazio-eraikuntzaren ezinbesteko baldintza da euskalduntasunetik eraikitzea.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi