« Autore bat pertsonaia bila | Nazio kontzeptuaren bidegurutzean »
Oro bare / Ibai Iztueta / Utriusque Vasconiae, 2008
Oro bare, oro dardar Jon Kortazar / El País, 2008-06-30
Izenburu berezia jarri dio bere poema liburuari Ibai Iztuetak (Zegama, 1977): Oro bare. Hain zuzen ere, oro bare dagoela ematen badu ere, azpian badira mila dardara bizi. Joseba Sarrionandiaren aipu batekin hasten da poema bilduma: “Arroka hauetatik itsasoa begiratu / eta ematen du mantsoa, bare barea / ia lo dagoela”, baina horrela ematen badu ere, epika begiekin begiratzen duenak barnean diren tentsioen berri eman nahi du.
Aipura heldu baino lehenago, irakurleak elkarlanean egindako hitzaurre berezia izango du aurrean, eta han ematen zaizkio liburuko zenbait irakurketaren berri. Liburu osoa Lagerstätten bat da: “Lagerstätten esaten zaie gorputz biguneko faunen erregistro fosilei eta oso direnez bakanak eta arraroak palentologoek harribitxitzat dauzkate. Bizitzaren historiari buruzko informazio ezin preziatuagoa ematen digute lagerstättenek”.
Ibai Iztuetaren poemak ere bizitzako fosilak dira, bare eta geldi direnak, baina sentipen trumoitsu baten ondoren emanak, geldirik izan baina bizitzaren testigantza ematen dutenak.
Helburuak eta asmoak garbi azaldu dituen arren, poesia molde ugariak erabili ditu egileak liburuan, eta ironia puntu batek ez badu hutsik egiten (Ume artean, 101), nahiago ditut joera barnekoi batekin batera ondutakoak.
Iztuetak poesia molde nagusi bi lantzen ditu. Batetik badu pentsakizunaren eta hausnarketaren poesia egiteko joera nagusia, eta liburuko lehen aldea, bizitzako anekdotetan oinarriturik saiatzen da analogiaren bidez zentzu orokor bat bilatzen. Kontrastea da nagusi Oro bare deituriko poeman: “Alde batetik, nahaste bipolarra / Bestetik, igande bazkalaurre, oro bare badian. / Haizetxoa tamarizen adatsean katibu” (31), edo bizipen gogor eta eliptikoa Familia, lagunak deiturikoan (32).
Bestetik egunerokotasunetik gora egiten du poesiak gizartearen alderik kritikagarrienen bila, eta poema luzeetan hizkera arrunta erabiltzeko joera mantentzen du, batez ere laugarren aldean: “Mistika hutsa, kaferik gabe” deitzen den atalean.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez