« Dosiak eta plazeboa | Begirada kritiko etengabea »
Labirintoaren orduak / Amaia Iturbide / Erein, 2008
Labirintoaren orduak Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2008-06-08
Idazlearen arabera poesia ahalik eta gauzarik gehien berbarik gutxienekin esatea da. “Ez altzairuzkoa / Ez harrizkoa / Ezta zurezkoa ere, / Urezkoa baino”. 9 berba dira horiek.
“Leteo ibaia hizki inprimatuetan, / Orrialdetik ihes egitean, / Nire baitan”. 9 berba.
“Usoa eta ekaitza / Gurutzatu egin dira: / Marmolaren urre tanta”. 9 berba.
Hiru olerki labur horiek dira Amaia Iturbidek liburu honetan agertutako laburrenak. Hirurek batera poema bakarra osa dezakete, baina hiru dira.
Poema laburrak, berba-jolasak, errimak eta definizio pertsonalak nahasten dira, uztartzen direla esan genezake.
Karotida: Biderik nagusiena, bide bakarra.
Zama: Begia bihotza eginik, kosta ahala kosta bizitza begian sostengatu beharra.
Urtebetetzeko argizaritxoak: Biziraupenaren seinaleak.
Grina: Pospolo kamikazea.
Horiexek dira gehien gustatu zaizkidan definizioak. Ekipajea azaltzen du, alegia, bizitza. Hiru momentu nagusi: hasieran, betazalak… bide erdian itzal antzerkiak… Amaieran, eskela.
Latza egiten da batzuetan Iturbideren berbak irakurtzea; hitz ederren atzean erasotzear dagoen zeraren bat balego.
Bosgarren poema liburua. Labirintoan galtzeko aitzakia.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez