« Hezurren aldarria | Altxor uhartea »
Bi hitz / Garazi Goia / Alberdania, 2008
Hutsune arrunta kontakizun Bixente Serrano Izko / Berria, 2008-06-01
“Objektutzat defini zaitzaket ZU?”, galdetzen du neska protagonistak bere terapia ariketa bakartietan, maitaleak utzi dueneko abandonuan, hura berreskuratzeko obsesioak jota. Galdera erretoriko hutsa? Baiezko erantzuna emanen nioke nik neuk.
Maitemindurik dago protagonista, ez dakigula ongi nolako norekin. Zer dohainak ditu abandonatu duen maitaleak, zer ikusi dio abandonatuak horren obsesionaturik gelditzeko? Banantzeko unean ezagutzen dugu bikotea eleberriaren hasieran, eta ezer ez dugu jakinen bildu zenetik zer asmo, zer etorkizun, zer ardura, zer amets oratu dituzten elkarrekin bizitza konpartitzeko, gozo-gozo konpartitu ere —emakumearen aldetik behintzat—. Ez dakigu nolako pertsona den maitalea; doi-doi bere lanbidea eta zergatik dagoen Alemanian edo zergatik itzuliko den gero Bilbora.
Berdintsu emakumeaz, berau narratzaile obsesionatua izanik ere. Ez dirudi gehiegi arduratzen denik bere karrera profesionalaz —baliteke gaurko oin gabeko amets artifizialen sortzaileen isla sinbolikoa izatea: publizitategilea da—, ez du kezkarik ere azaltzen bere inguruko inongo arazo kolektiboz, ez familiaz, ez lagunez, ez bakeaz edo gerraz edo pobreziaz, ezertaz ere ez, bere bizitzaz izan ezik. Zaletasun kulturalak eta intelektualak baditu, baina abandonu sentsazioaren araberako murrizkeria huts batekin aipatzen ditu: hala nola, goiko galdera, carpe diem delakoaren erreferentzia bat —baina filosofia bezala bainoago sarkasmo gisa—, gauza txikiekiko atxikimendua, Txekhov, Aresti, Xerezade, Julieta (eta Romeo) ekartzen ditu gogora, antzerki zalea da… Baina betiere lehen maitemina galdu duen nerabe batek egin dezakeen bezala, nahiz eta gure protagonistak 30 urte dituen.
Dimentsio bakarrekoak marraztu ditu egileak bi maitaleak. Bai, haragirik badute: emakumeak ematen dizkigun arrastoak, gizonaren dohainei buruzkoak, honen zinbela eta zenbat aldiz jo duten elkarrekin larrua dira. Abandonatuak, gainera, bere hutsune jasanezina betetzeari ekinen dio parrandetan, droga batzuetan eta sexuan. Baina barrenik gabeak dirudite bi pertsonaiek, narratzailearen frustrazioaren min obsesibotik aparte.
Alabaina, kontraste bizi eta bitxia du eleberriak: ezin arruntago den historia bat kontatzen digu, interes berezirik gabea bere horretan, baina maisuki kontatua, oso, tekniketan, errekurtsoetan. Estilo errazekoa idazkeraren aldetik, ziur aski hau bezalako historia arrunt bati dagokion bezala. Baina oso eleberri aberatsa, trebea eta landua dugu haren egituraketan, erritmoan, osagaien kudeaketan, erregistroetan, hitzekin jolasetan. Deskripzioak, pasarte narratiboak, elkarrizketak —errealak eta irudikatuak…—, txat zibernetikoak, barne bakarrizketak —era askotakoak: alegia, bidaliko ez diren gutunak, pentsamenduak, halako egunkari pertsonal berezia terapia gisa hartua…—, txertatu ditu jauzika egileak eleberriko orrialdeetan bizitasuna emanez kontakizunari, eta interesa pizten du historiaren hariari jarraitzeko. Erregistro ezberdinetan, gainera: objektibotasuna (oso subjektiboa, noski, historia pertsonal honi dagokion bezala), sarkasmoa batzuetan, lirikotasuna sarritan, tristezia, gorrotoa…
Bai, historia arrunta eta pertsonaia pobreak, narratzeko modu aberats batean. Hain kontraste bizia, non irakurketa bat nagusitu baitzait: egileak nahita marraztu ditu pertsonaiak haien hutsean, hainbat jenderen gaurko bizimoduaren metafora soil eta biluzia sortuz. Izan ere, bertze kezkarik ezean, nor aztoratzen ez gaituzte, ezin handiagoak izanen balira bezala, geure kontu txikiek?
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez