« Denbora | Hutsune arrunta kontakizun »
Zulo bat uretan / Iñigo Aranbarri / Susa, 2008
Hezurren aldarria Javier Rojo / El Correo, 2008-05-31
Noizean behin, gai edo kezka batek idazleen arreta erakartzen duela dirudi euskal literaturan. Bat-batean, idazle askori batera bururatzen zaie beren literaturara antzeko kontuak ekartzea. Halaxe gertatu zen indarkeriarekin. Urte askoan isiltzen zen gaia izatetik idazle gehienek bere iritzia azaldu nahi zuten gaia izatera pasatu zen, tregua zela medio, egia esan. Eta estatistikekin hori ezin frogatu bada ere, “estatistika subjektiboak” (norberaren inpresioak, alegia) erakusten zuen gai hori literatur produkzioaren gunean zegoela. Indarkeria oraindik zeharo aienatu ez bazaigu ere, memoriaren gaiak hartu du haren txanda, gehienetan gai hori Gerra Zibilarekin eta bere ondorioekin lotura agertzen delarik.
Iñigo Aranbarrik idatzitako “Zulo bat uretan” izeneko nobela hau ildo horretan kokatu ahal dugu. Itoitzeko urtegia zela-eta, zenbait herri hustu behar izan ziren, eta, herriekin batera, kanposantuetan dauden gorpuak jaso eta beste leku batera eraman behar dira, eta horretan ari dira nobela honetako pertsonaia batzuk: Maite antropologoa eta Oscar agentinarra. Eta horien lana eta horien lanaren ezusteko ondorioa kontatu nahirik, Imanol kazetaria dugu nobela honetako narratzaile nagusia. Hasieran kanposantuan lurperatuta daudenen hezurrak identifikatu eta, ahal delarik, haien senideei eman behar dizkiete, beste lekuren batean atseden har dezaten. Baina kanposantuko hormetatik at dauden hezurren istorioarekin topatuko dira kasualitatez pertsonaiok. Eta hezur horiek gerra osteko mendeku baten historiara eramango dituzte, hezur horien memoria ere gordea izan behar baita. Hezurrek memoria aldarrikatzen dute, ahaztuak izan ez daitezen, haiek ere noizbait bizi izan zirenen azken aztarnak baitira. Eta aztarna horiek desagertuz gero, gerra ostean hil ziren pertsonaia horien memoria desegingo da, ezerezean amiltzeko, inoiz existitu izan ez balira bezala. Bitartean, urtegia beteko dute eta urak dena estaliko du, ahanzturaren metafora. Iñigo Aranbarrik intriga interesgarria eraiki du osagai horiekin, eta eskarmentudun idazleari dagokion bezala, intriga ondo kontatzen jakin du. Beste aldetik, aberatsa eta distiratsua da bere estiloa, baina irakurlea neka lezakeen barrokismora heldu gabe. Arrisku bakarra ikusi diot: irakurleren batek, memoriaren gaiak nekatua duelarik, bazterrean uztea, merezi duen arreta eskaini gabe.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez