kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Suminaren estrategia / Fernando Morillo / Elkar, 2008

Intriga zapuztua Javier Rojo / El Correo, 2008-05-17

Intrigazko nobela batean derrigorrezko dirudi, intriga, argumentuaren barruko motibazioak jarraituz gauzatuta egoteak. Izan ere, halako istorio bat bilbatu nahi denean, gertakari batetik bestera argumentuaz kanpoko osagaien presentzia nabarmenik gabe pasatu behar da. Horretaz aritzen diren idazle trebeek halaxe jokatzen dute eta irakurleak harrapatuta aurkitzen du bere burua idazleak prestatu dion amaraunean. Fernando Morillok “Suminaren estrategia” izeneko nobela honetan, nire ustez, oinarrizko planteamendu hori ahaztu duela iruditu zait. Istorioaren abiapuntutik bertatik zentzugabea iruditu zait istorioa: literatura sariketa batean epaimahaian egondako emakume batek sariketa horretara aurkeztu duen idazlea kontratatu nahi du ikertzaile pribatuarena-edo egiteko, sariketa horretan aurkeztu duen istorioan horretarako dohainak ikusi baitizkio.

Kontratuaren helburua da etxetik ihes egindako semea etxera itzularaztea, kontua oso argi geratzen ez bada ere. Horixe da abiapuntua, eta, kontuan hartuta ezagutzen dugun mundua (zerbaitekin konparatu behar da-eta), guztiz sinestezina iruditu zait.

Argumentuaren garapenak ere antzeko bideetatik jotzen du. Ikertzailearena egiten duen pertsonaia informazioa bilatzen da bere lana burutzeko. Horretarako bi ahalmen ditu: teknologiaz baliatzen da (nobelan, ordea, ez da azaltzen nola baliatzen den teknologiaz, hori lantzeko) eta inguruko jendea engainatzeko abilezia izugarria dauka. Edonola ere, jendea zein erraz engainatzen duen ikusita, nago protagonistaren abilezia baino gehiago beste pertsonaien tentelkeria dagoela horren atzean, protagonista ez beste pertsonaia gehienak lelo moduan portatzen baitira. Argumentuan, beste aldetik, zulo bat baino gehiago ikus dezake irakurleak, eta idazlea bera ere horretaz konturatu dela esan deiteke, azken kapituluan protagonistak egiten duen errekapitulazioa ikusita. Ikuspuntuaren aldetik ere, nobela ez da oso koherentea. Izan ere, nobela gehiena protagonistaren gainean fokalizatuta dago. Baina behar denean, hau da, idazleari (eta ez narratzaileari) informazioa ezkutatzea interesatzen zaionean, beste ikuspuntu bat eskaintzen du. “Deus ex machina” baten eredura. Laburbilduta, intrigazko nobela zapuztua, iruzurtia, irakurtzen duenaren gainean hausnarketarik egiten ez duen irakurle akritikoa behar duena iruditu zait liburu hau.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak