kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Bizitza homeopatikoak / Xabier Mendiguren / Susa, 2008

Bizitza homeopatikoak Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2008-05-04

Harritu egin ninduen izenburuak, eta baita azaleko argazkiak ere. Eleberri labur bi edo ipuin luze bi, esaten zuten aurkezpen gisa. Eta gero erretratu hori: hiru belaunaldi leihotik nonbaitera begira, intereseko bakarra etorkizunean balego legez, minimalismoaren irudian galduta.

“Horrela segi dezake, komedia nahi beste luzatuz eta gura bezain segida txarra emanez, gurean edozein gauza baita posible, behin txarrean hasiz gero”.

Lehenengo istorioa hanka puntetan doala iruditu zait. In crescendo. Atzera eta aurrera egiten du akorduan dituen pasadizoetan, baina irakurleak inoiz ez du haria galtzen, gai da idazlearekin batera aurrera eta atzera egiteko.

Bigarrena, berriz, minera doan bide zuzena iruditu zait. Minak inguratutako pertsonaiak ageri dira. Norbera ikusle sentitzen da, aurretiaz gertatuko dena jakinda, eta gutxi batzuetan, pertsonaiak salbatzeko tentazioa sentitu dut, baina, zelan salbatzen da istorio bateko pertsonaia, bada modurik?

Lehenengo istorioan zuzen aritzen zaio idazlea irakurleari; berari zuzendutako gutun luzea dirudi. Eta lerro arteko umore hori, ironia hori da gustagarri egiten dena. “Itsasaldi hori irabazi nuela jakin bezain laster, errezeta homeopatiko bat aplikatuz bezala,Txalaparta argitaletxeko liburuz bete nuen eskaparatea; Pamielak Nafarroa oso, maritimo eta birkonkistatuaz atera dituen obrak nabarmen kokatu nituen han eta hemen; euskal liburuek gaina hartu zieten erdarazkoei kristaletik begiratzen zuenarentzat”.

Bitasun honetan, amaitzerakoan, ez dakit zergatik aukeratzearen beharra sentitu dut. Ez dakit oso ondo zergatik, aita eta amaren arteko hautua egin behar nuela pentsatu dut. Noski, hori, ulertuko duzunez, egin ote nuen neure kolkorako gordeko dudan sekretutxoa da.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak