kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Chevrolet tropikala / Rafa Egiguren / Susa, 2007

Habanako biztanleak Javier Rojo / El Correo, 2008-05-03

Rafa Egigurenek Kubara darama irakurlea, “Chevrolet tropikala” izeneko nobela honetan. 90ko hamarkadaren hasieran gaude. Migel, Iruñan bizi eta liburu-denda batean lan egiten duen pertsonaia nagusia, Kubara doa han denboraldi bat pasatzeko asmoz. Turista moduan doa, baina bere asmoa da Kuban denbora luzeagoan geratzea, kontua nola antolatu ez badaki ere. Bere buruarengandik ihesean dabilela dirudi, ihesaldi horretan bere burua aurkitzearren. Hegazkineko bidaian, Alberto Joserekin egiten du topo, eta, honek proposatutakoa onartuta, Kuban geratzeko bide bat ikusten du, Antzerki Eskolan sartzeko saioa eginda. Beste aldetik, Iruñatik helduko zaion enkargua ere erabiltzen saiatzen da irlan geratzeko, Iruñean Ernesto Guevarari buruzko jardunaldiak antolatu nahi baitituzte, eta horretarako Habanako kontaktua Migel izango baita.

Abiapuntu horrekin eta pertsonaiaren eskutik egingo du Karibeko irlara bidaia irakurleak ere, eta protagonistaren gorabeherak nahiz Kubako pertsonaia bereziak ezagutzeko aukera izango du. Izan ere, Migel, irlan geratzeko ahalegin bikoitz horri esker, Kubako giza fauna bereziarekin topatzen da noizean behin ohiturazko literatura gogora ekartzen duen nobela honetan. Baina modernitatearen osteko garaietan gaudelarik, giza fauna hori aurkezteko ironia punttu bat erabiltzen du idazleak, ironiaren erabilerak begirada amultsua ezkutatzen ez badu ere. Kubatarrak eta mendebalde aberatsetik etorritako gizona aurrez aurre jarrita, kubatarren ezaugarri batzuk nabarmentzen dira: bitalismo izugarria duten pertsonaiak dira, harrotasunez jantziak, mendebalde aberatsetik etorritakoen lepotik pixka bat aprobetxatzen direnak, baina beste aldetik, beren aurrean dagoenak laguntza behar badu, ordainean ezer eskatu gabe lagunak emateko prest daudenak. Nobela nahiko episodikoa da eta, errealismo handiagoa bilatu nahian, testuan oso ondo bereizten dira narratzailearen hizkuntza eta pertsonaien hizkuntza: narratzaileak hirugarren pertsonan, lehenaldian eta euskaraz hitz egiten du; pertsonaiek, berriz, kubatarren doinua imitatu nahi duen gaztelera batean. Jon Kortazarrek nobela hau kontsumo literaturaren adibide duinen sailean kokatzen zuen, eta halaxe da: gustura irakurtzen da; interesgarria eta dibertigarria da istorioa; ondo idatzita dago… baina ziur aski ez du inoiz euskal literaturaren historian leku gogoangarririk izango.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak