« Zulo bat uretan | Euskal herria asmatu! »
Goizalbaren argitan / Pello Otxoteko / Erein, 2007
Bestearen argitan Jose Luis Padron / Bilbao, 2008-05
Atseginez hartu dut Pello Otxotekoren laugarren poema-liburua: Goizalbaren argitan (Erein, 2007). Izenburu horren barnetik igarotzen da poeta irundarraren amodio-ekintza, eta mintzaira berri baten begikotasun amultsua onartzen du bere hitzak. Hots bat bereizi ahal izan dut: amestutakoaren irtenbidearena. Gogoa maitasunak urratua, aldatu egiten da bat, hil-berritu esango nuke, eta distira egiten du gugan besteak, piztu egiten da betiko eskuzabaltasunaren argia.
Gauza zaila da oso maitemintzen asmatzea, bertsoetan asmatzea bezala, maitalea edota maitatua izatea bezala. Begiak baino, ikusi nahia behar da, maitatua benetan gure begi itsuen aurrean ikusteko gaitasun garbia. Ez da amaren berezko sena, ezta adiskidearen leialtasuna ere, baizik eta bihotza galtzea da, maiteari zure bihotza transplantatzea, zure bizitzaz libratu eta zu bere bizitzaz bizitzen hastea.
Zer diodan? Ez dutela arrazoi amorosoek bere buruaz beste egitera bultzatuko, ezta amodioak edozein astakeria egiteko gertu jarriko ere, eta maitasunak noraino lerdotu duen neurtzea ere ez, ez da hori, baizik eta maitemindua bere buruaz guztiz ematen dela da, erabat eta errotik galdutako sustrairik gabe lotzen zaiola bere maiteari.
Bat nator Ortega y Gassetekin, sena baino, sorkuntza dela maitasuna. Etengabe sortu beharra, ase gabeko egite eternala. Maitasunean dena da jarduera, gure izatetik bestearen izatera doan ibilaldi intimoa. Pello Otxotekok ondo ikusi du, ondo sentitu du, ondo erbesteratu du bere burua, neguko iturri izoztuetatik udaberriko dabilen iturrira migratu da maitatzeko, eta maitatua maitatzen jarraitzeko irautez.
Pello Otxotekok ondo ikusi du, ondo sentitu du: “Maitaleek ez dute hitzik/ ez dute hitzik mahaiaren/ alde batetik bestera zeharkatzeko./ Haien begiradek ez dute/ distiren beharrik, ez;/ ez dute esanahiaren azalpenik behar,/ ez sakrifizioaren hoztasunik ere,/ ez dute deusen eskakizunik behar./ Maitaleek ez dute hitzik/ ez dute hitzik arnasaren/ joan-etorria musikatzeko./ Haien musuek ez dute/ ezpain bustien beharrik, ez;/ ez dute helburuak plazaratzerik nahi,/ ez dute arrakastaren aldarrikapenik nahi/ ez porrotaren lotsan eri ere,/ ez dute ezertaz damutzerik./ Maitaleen artean hitz guztiak/ azalean erretzen dira!”.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi