« Jarrera kritikoa | Bestearen argitan »
Zulo bat uretan / Iñigo Aranbarri / Susa, 2008
Zulo bat uretan Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2008-04-27
Sigi-saga egiten dute eleberri honetako pertsonaiek eta istorioek ere bai. Batekin hasi, besteari ekin, eta denboran atzera eta aurrera dabilkigu egilea. Izan ere, denbora, horixe da gakoa, horixe da liburu honetan altxorrik preziatuena horixe da urri dagoena. Urak desagertu araziko duen herri bat bere historia eta istorioekin.
Itzel egin zaidana da kontatzeko distantzia. Batzuetan iruditu zait urrunegi dagoela narratzailea, beharbada, beste istorio batzuk apurtu dutelako istorio nagusiaren linealtasuna. Besteetan, berriz, ikerketan eta kontatzen duen honetan sartuegi zegoela.
Ildo nagusia aipatu dut, baina, benetan, zein da ildo nagusia? Desagertzear dagoen herria eta urak jango duena? Argentinan aspaldi gertatutakoa?
“Amaren irribarrea ikusten diot Maiteri telefonoaren, uhinen, espazioko enegarren geruzaren bestaldean, gomazko goanteak lurrez lohi, katiuskak lokatzetan errotuta”. Katiuskak. Nork ahaz dezake katiuskak uretan hiltzen? Lupetzan bahiturik?
Samurra da joanarekin lana. Batzuetan min apur bat senti daiteke lerro artean, kazetaria ikerketan barneratzen den heinean sentitzen da. Baina Maiterena begitandu zait erakargarriena, iraganari eusteko indarra, amorerik ez emateko irmotasuna. Lanean murgildurik, hoztasun zientifikoarekin begiratzen du bere lana, baina pertsona baten sentiberatasuna gauzatzen du. Eta gustatu zait bere papera.
Badirudi, azkenean, aurki daitekeela zulorik uretan.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero