« Jakin nahi | Eguneroko gauza txikiak »
Lile / Peru Magdalena / Elkar, 2006
Lile Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2008-03-02
“Zoragarria zen Lile. Heldu ginenetik hunkitu gintuen. Ipuin bateko pertsonaia iruditu zitzaigun hasieratik. Beti hegan zebilen, ezerk pisutsu bilakatu ezingo balu bezala. Gu ere hegalari sentitzen ginen bere alboan. Lile. Neska argala, pauso luzekoa, zapatila bigunduna, pisurik gabe paseatzen zen hiriaren zainetan”.
Lile lanak liluratu nau. Garrantzitsua da liburu bat zein aldartetan harrapatzen duzun. Eta onartzen diot gaztetasun punttua, eta onartzen dut iraganeko aditz lar dagoela, eta hori eta gehiago. Baina samurra da lana, euria hasi du eta gordetzeko gogoa ematen du. Eta ostentze gura horretan Lile aterpe bat da. Norbere bururako aterpe goxoa.
“Eskuetan lehertu zitzaidan batzuek / maitasuna deitzen duten hori. / Geroztik Nui bat naiz”.
Nork ez du bere burua Nui-enean irudikatu? “…eta baina dirauen artean betierekoa dela dirudi bizitzak”. Bizitza liburu hau balitz, liburu honetara mugatuko balitz, bizkorra eta gozagarria dela esango nuke; eta beharbada mingarritasun apurren bat izango luke, baina iheskorra, eta nostaljikoa.
Eta barregarria da Lilek hainbesteko espazio sentimentala betetzea, baina zoragarria ei zen Lile. Heldu zenetik hunkitu zituen…
Baina bada momentu bat gustatu zaidana bereziki… Lile asko dagoela esaten duen momentuan, “beno, baina hori beste Lile bat zen” azaltzen du egileak. Hainbeste dira norberaren barruan bizi daitezkeenak…
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez