kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Antzararen bidea / Jokin Muñoz / Alberdania, 2007

Indarkeria gaur Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-02-29

Zenbait kritikok indarkeriaren gaia jorratu dute literaturan, eta badirudi ez dagoela berriro indarkeria literaturara ekartzerik. Ez nago ados. Ez dut uste kritikoek landutako lurraldea antzu geratzen denik idazleentzat. Hala balitz, gutxi lirateke idatzi gabeko lurraldeak, ia batere ez. Bestetik, idazteko bideak hain dira mugagabeak. Kritikarenak bezain.

Gizarteak indarkeriaren gaia, eta badakit “indarkeria” hitza eufemismo modu bat baino ez dela, onartzen eta barneratzen ez duen bitartean, kritikoek haren gauzatze literarioaz esan dezaketena alferrikakoa da. Indarkeriaren aurrean isilik geratu ohi gara, gehienok, eta horregatik, seguru asko, molestagarri zaigu norbait horretaz aritzea. Esan nahi genuke: “Aizu, utzi gu bakean! Ez al dugu bada nahikoa egin!”. Eta sinetsi beharra dugu, beste erremediorik ez dagoelako, denok egin dugula nahikoa. Era berean esaten da: “Denok sufritu dugu!”. Baina ez da egia, batzuek sufritu dute eta beste batzuek ez; eta sufritu dutenen artean, aldeak daude; baina, sufrimenduaren neurgailurik ez dagoenez, ezin esan nork nor baino gehiago sufritu duenik.

Liburua metafora adierazgarri batekin hasten da. Antzara bati lepoa mozten diote eta bururik gabe zenbat metro egingo dituen egiten dute trabes. Irudia gogorra eta etsipengarria da.

Gure errealitatea jotzen du zuzenean, eta hori metaforaren meritua da. Jokin Muñozen testu luze honek gertutik hartzen du indarkeriaren gaia. Ama batek semea galdu du, lehergailuak eskuetan eztanda egin dionean. Amak, minez, jakin bainoago ulertu nahi du zerk bultzatu duen semea hartaraino.

Gurean zabalduta dagoen beste iritzia da, indarkeriaz idazterakoan, distantzia ezinbestekoa dela. Ez nago ados, horretan ere. Literaturak gertutasunean hartzen du distantzia, eta distantzian egiten da gertuko. Liburu hau, izan ere, narratiboagoa da, deskriptiboagoa baino; eta objektiboagoa, subjektiboagoa baino. Hitza neurtua du, eta zehatza da oso.

Gerra zibiletik honainoko gertaerak kontatzen ditu. Hori ere distantzia kontua da. Batzuek nahi luketen distantzia ahanzmenaren baitan zabaltzen da soilik, ordea; geroko geroaren mende.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak