kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Volksgeist - Herri gogoa / Joxe Azurmendi / Elkar, 2007

Herri gogoaren gaizki ulertuak Joxe Irigoien / Deia, 2008-02-26

Volksgeist edo herri gogoa gaizki-ulertu asko eragin ditu, asmo gaiztoz erabili ez denean. Joxe Azurmendi pentsalariak ideia honen joan-etorri ugari eta ñabardurak xehe-xehe aztertzen ditu. XVIII. mendearen hondarrean hasi eta XX.aren erdira arte. Ilustraziotik Nazismora bitartean. Horrekin batera, herri gogoaren kontzeptuak giza eta gizarte zientzia modernoen sorreran izan duen eragina azaltzen digu: soziologia, antropologia, herri-psikologia, etnologia eta abarrekin izan baitu zerikusi zuzena. Azkenik, herri bat irudi bitartez ordezkatzeak —irudikatzeak— nolako tradizio zahar eta hedatua duen erakusten digu (Norbere arbasoak goratzeko eta gure aurrekoak mitifikatzeko seta zein errotua dagoen ere bai).

Herri gogoaren kontzeptuak giza eta gizarte zientzia modernoen sorreran izan duen eragina azaltzen du Zegamako idazleak, Europako pentsamendu modernoan aurrekari ezagunak ditu haren esanetan: Voltaire eta Montesquieu frantsesak, Vico italiarra, Hume ingelesa. Kontzeptu bera, herri xumearen ipuin eta kantuetan ageri omen den izpiritua izendatzeko asmatu zuten Alemanian {folklore hitzarren parekide zuzena); gero filosofiako kontzeptua izan zen hainbat pentsalarirentzat (Herder-entzat kulturaren ikuspegitik; Hegel-entzat Estatuaren eraikuntzaren ikuspegitik). Ondoren, zuzenbidearen eskola historikoak erabili zuen. Alemanian erabiltzeari utzi, eta mende bat geroago gure artera sartu da kontzeptua. Baina gurean nazionalismoaren jite makurrari egurra emateko erabili izan da; kutsu esentzialista eta baztertzailea erantsiz berbari.

Joxe Azurmendik abisatu egiten du: “Gai polemikoa da, ados, eta irakurleak soluzioren bat itxaroteko eskubide du. Alabaina, askaleku definitiboak itxarongarri baino gehiago beldur izangarriagoak diren puntuetan, moldabide bat —apala, baina— kontzeptuak beren lekuan jarri eta uztea izan liteke. Polemiken askalekua, orduan, horiek zentzurik ez dutela izango da, apika… Eta nola gai hau beti alor itxi baten barruan sartua ukabilkatzen den —euskal nazionalismoa erromantiko edo “tipo alemaneko” hori—, hasteko atera egingo dugu, ignorantzia interesatuak kondenatua daukan ring horretatik… historiara”.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak