« Itsasoko piztietan piztiena | Herri gogoaren gaizki ulertuak »
Haragia / Eider Rodriguez / Susa, 2007
Haragiaren komunikazioa Jon Kortazar / El País, 2008-02-25
Komunikazio sistemak ugariak dira. Liburu batean berriki irakurri dut badirela bi behintzat oso garbi agertzen direnak. Lehena zuzena litzateke, eta bere komunikazio ardatz gisa kontrakoen oposaketa erabiliko luke; guztiz logikoa da, eta estrukturalismoak askotan erabili duen oposaketan oinarritzen da; guztia garbia da, eta honen edo bestearen artean aukeratzera bultzatzen du. Bigarrena espirala da, kiribildua da komunikazioa, ez hain garbia, itzuli-mintzuli heltzen zaigu, ez da zuzena, zerbait jarri behar du irakurleak.
Bigarren sistema honi erantzuten dio Eider Rodriguezek (Errenteria, 1977) idatzi duen Haragia liburuak. Hamabi ipuinetan, pertsonaien sentimen munduan barna jira egitea proposatzen du idazleak. Liburua irakurtzen nuen artean, Kirmen Uribe etorri zait burura, zeren, azken batean, haragia komunikazio bidea baita; materia materiarik eza bihurturik dago liburuan. Eta pertsonaiek esaten ez dutena gorputzaren, haragiaren bidez adierazten dute.
Zenbat ahotsik gabeko komunikazio ote dagoen liburu honetan? Zenbat esan nahi isilik emanak? Zenbat esan gabe ere oso ongi ulertzen direnak? Zerbait egin, ordea, eta dena azaltzen da, Hirugarren oparia deituriko ipuinena bezala: alabak bola txinarrak oparitzen dizkio amari, eta honek gizonezkoen mikromundu txikian duen ezinegon guztia agerian geratzen da.
Haragia, azken batean muga da. Izanaren eta esanaren artekoa, identitatearen eta kanpoko munduaren artekoa. Horregatik, pertsonaia hauek mugan bizi dira. Haragia deituriko ipuinaren protagonistak ez du egindako ekintza nagusia gogoan itsatsita eramango.
Ertzaren, mugaren indarra garbian uzteko Eider Rodriguezek isiltasunari nagusitasuna eman dio. Bere idazkera elipsiaren idazkera da. Pertsonaiek izena besterik ez dute, baina estiloan kenduaren kenduaz geratzen den sentsazioak biluztasunaren zirrara ekartzen du. Irakurleak gauza bera egin beharko du, eta bera aldetik jarri, ipuinen mingostasun tragikoa ulertzeko (Erle begiak, T’es trés belle, Nahiago nuke gezurrik ez esan).
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi