kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Morto vivace / Jon Arretxe / Elkar, 2007

Hilketa Le Vieux Mouche-n Beñat Sarasola / Berria, 2008-02-10

Aitor dut Morto vivace hau dela orain arte irakurri dudan Jon Arretxeren lehen liburua. Aitor dut, halaber, idazle basauriarraren gainean hor zehar jasotako erreferentziak ez direla oso onak izan. Gogoan dut, adibidez, nerabezaroan izandako euskarako irakasle hark Ostegunak liburua madarikatu zuenekoa —ikasleek liburua irakurtzeari ekiten zieten bitartean, esan gabe doa—, liburuko euskararen maila kaskarra seinalatuz -liburu bat infernuko zulora zuzenean bidaltzeko argudio behinena, bestalde-.

Irakurraldiaren ostean geratu zaidan irudipena, laburbilduz, honako hau izan da: bai, egia da liburuak alderdi kaskar samarrak dituena, baina tira, ez da horrenbesterako ere. Ez da horrenbesterako, besteak beste, nobela beltzetan tipikoa den argumentu interesgarri bat lotzea lortu duelako Arretxek, zeinak irakurketari erraz eragiten dion aurrera. Parisko Sena ibaian ibiltzen den Le Vieux Mouchen hilketa bat jazotzen da bertan, besteren artean, Miarritzeko Operakoak afaltzen ari diren bitartean. Liburuak Perrot eta Martinez La Crim-eko polizien ikerketa lanak kontatzen ditu, dena giro nahiko lunpen batean narratua. Istorioak badu, izatez, halako ukitu zikina, hiltzailearen modus operandi-tik bertatik hasita, urrutira joan gabe; baina, jakina, zikintasun hau halako errukitasun batekin txertatuta dago, zikintasuna deserosoa izan beharrean erosoa da egiaz, eta, esaterako, protagonistekin identifikatzen laguntzen du. Alde horretatik, honako hau ez da irakurlearentzako liburu mingarria —ez bada irakurlea gotzaina-edo—; alderantziz, erraz eta trauma handirik igaro gabe irakurtzen ahal da —batez ere liburuaren irakurle potentziala nerabe eta gazteak direna kontuan hartzen badugu—. Baina inpresioa dut autorearen intentzioa ere ez dela zehazki hori, liburu entretenigarri eta atsegin bat idaztea baizik, eta uste dut helburu hori lortu duena hein handi batean. Kapituluak motz samarrak izateak, eta liburuko bi pertsonaia nagusiak (Perrot eta Martinez) aski ongi osatuak egoteak ere —saga baten hasiera akaso?— laguntzen du honetan guztian.

Nobela zinematografikoa da oso, ekintzak dira kontakizunaren motor nagusia, eta nekez topatzen dira, hortaz, deskribapen edo barne psikologia garaturik. Kontatu beharreko oro esplizituki eta arazki kontatzen da, eta apenas uzten zaion tarterik irakurleari bere kabuz istorioa osatu dezan. Horren adibide garbiena 6. kapitulua dela iruditzen zait, non argumentuaren korapilo eta ebazpena zuzen-zuzenean esplikatzen den, inolako zirrikiturik utzi gabe. Irakurleari denak koadratuko dio amaieran narratzaileari esker. Arestian aipatzen genuen erosotasunak, jakina, badu zerikusirik honekin guztiarekin.

Baina, funtsean, liburua tarte atsegin eta entretenigarri bat igarotzeko idatzia dagoenez, ez dirudi zentzuzkoa finkeriatan ibiltzea, eta bai ordea aitortzea liburua ofizioz idatzia dagoena. Eta ez hori bakarrik, nobela zeharkatzen duten gaietako bat homosexualtasuna da, eta inpresioa dut, oro har, gaia onkerian eta politiko zuzenaren topikoetan erori gabe tratatzen asmatu duela, zeina, bidenabar, ez baita gauza oso ohiko eta erraza. Ez zait iruditzen, egia esan, ikastetxeetan irakurtzeko liburu egokiena, baina asteburuko ordu libre batzuk edo trenez egindako bidaia bakartia momentu aproposak izan daitezke liburu honen irakurketari ekiteko.

Aipagarria, azkenik, Elkarrek ezinezko zirudiena posible egin duela Ateko Bandan sail honekin. Zer eta Charles Bukowski, Felipe Juaristi eta Jon Arretxe —besteak beste— sail berean sartu.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak