kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Jainkoa harrapatzeko tranpa / Jon Gerediaga / Pamiela, 2007

Bizitzaren aurrean Javier Rojo / El Correo, 2008-02-09

Borgesek ipuin gogoangarri batean kontatzen zuen zer gerta zekiokeen gizakiari hilezkortasunaren ahalmena bereganatuko balu. Balizko egoera horretan, ondorio bitxia aurkezten zuen idazle argentinarrak: gizatasunaren ezaugarriak galtzea; alegia, gauzak egiteko denbora mugatua dugula jakiteak ematen baitie balioa gauzei, eta horren arabera bihurtzen gara gizaki. Hilezkortasuna zigorra baino ez litzateke izango, beraz. Honelako planteamendu baten zordun iruditu zait Jon Gerediagaren poema liburu hau, “Jainkoa harrapatzeko tranpa” izenburua duena.

Idazleak naturalezara biltzen du begirada, eta naturalezaren mugimenduan aurkitzen du bizitzaren klabea. Liburuaren egiturak berak ere horren araberako antolamendua erakusten du. Hiru atal ditu: “Udaberria. Uda”, lehenengoa; “Udazkena. Negua”, bigarrena; eta azkena, berriro ere “Udaberria. Uda”. Izan ere, gizakiaren bizitza naturalezaren erritmoaren arabera mugitzen da eta erritmo hori onartzean aurkitu daiteke kontsolamendu bakarra, horrek egiten baikaitu gizaki. Poesia hauek, beraz, ideia abstraktuak islatzeko asmoz jaio dira, ideia horiek era arrazionalean aurkeztea ezinezkoa delarik, poesia bera naturalezaren arnasa izango balitz bezala. “Nik ez nai eguna biurtzerik gau” idatzi zuen Lizardik. Baina Jon Gerediagak erakutsi nahi du eguna nahitaez gau bihurtu behar dela gizakia gizaki izan dadin, bizitzaren esperientzia erabatekoa izan dezan. Jainkorik gabeko mistizismoan murgiltzen da idazlea (izenburuan aipatzen den jainkoa baliabide erretorikoa da), jainkoaren ordez naturalezaren izpiritu zehaztu gabea dagoelarik. Bestalde, Gerediagaren poema hauek erreferentziaz beterik agertzen zaizkio irakurleari eta batzuetan erreferentzia horiek partikularregiak edota ilunegiak dirudite, irakurleak ziurtasunez haiei eutsi ahal izateko. Erreferentzia hauetako batzuk klasiko edota mitologikoak dira. Irakurlearen ikuspuntutik, irudien formapean gauzatutako inpresioek osatzen dituzte poemak. Edonola ere, naturaleza behin eta betiko metaforatzat erabiltzea poesiari poetikotasuna emateko baliabide ohikoegia da liburuak sorpresa edo zirrara berezia eragiteko, euskal poesia askotan ibili den bideetatik abiatzen baitira horrelako poemak. Idazleak, bitartean, heriotzak sor lezakeen etsipenari aurre eginez, heriotza bera bere baitan hartzen duen bizitzaren esperientzia osoa aldarrikatzen du.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak