kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Euskal Herri imajinario baten alde / Santi Leone / Elkar, 2008

Herri imajinarioak Joxe Irigoien / Deia, 2008-02-12

“Euskal Herria herri asmatua da”. Horrela hasten da Santi Leonéren liburua; herrien, eta bereziki Euskal Herriaren, identitate-auziei buruzko ikuspegi kritiko, eta, beraz, burutsua, ematen du. Egileak gogorarazten digu herri guztiak izan direla imajinarioak (horien artean baita Espainiak ere), eta euskaldunok geurea imajinatzeko eskubidea badugula aldarrikatzen du. Euskal Herria nazio gisa imajinatzeko eskubidea. Egileak gogor egiten du, herri bat identifikatzeko orduan, arrazoi historikoak tartekatzen dituztenen kontra; arrazoi historikoak arrazoi anakronikoak, lekuz eta denboraz kanpo daudenak, baitira sarri askotan. Eta arrazoi historikoak ateratzen direnean, sarritan nahasten dira datuak eta testuak gertatu ziren testuingurutik. Espainia bisigodoa esaten dutenean kosta egiten baita bisigodoak urte asko geroago sortuko zen Espainiarekin lotuta ikustea. Anakronismoaren gaitza gurean ere gertatzen direla gogora ekarri digu Santi Leonek; eta Nafarroako Erresuma Euskal Herriaren oinarri dela defendatzen dituzten nafartarren kontra ere egiten du. Orobat, herri bat definitzeko, arrazoi biologikoak, arrazari edo odolari lotuak jartzen dituztenen kontra ere egiten du. “(…) euskal kulturari lotzen gaituena ez baita lotura biologikoa, lotura intelektuala edota sentimentala baizik. Euskalduntasuna gaurko nahian zertzen da, ez antzinako jatortasunean”. Beraz, bere proposamena gehiago kokatzen du euskaldunen nahian, bestelako argudioetan baino ere. Euskal Herria imajinarioa da, euskaldunek bere gogoan eta buruetan darabiltelako ideia hori, eta herri izateko nahia adierazten dutelako. “Nazio guztiak berriak eta asmatuak baitira (…) nazioak ez dira gauzaki naturalak, ezta fisikoak ere. Gauzaki kulturalak dira, irudimenezkoak, ideia mailakoak… Soilik irudimenaren bitartez imajina ditzakegu, asma ditzakegu (…)”. Aipagarria Zaldi Eroaren marrazki umoretsuak.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak