kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Gu, nafarrok / Xabier Zabaltza / Alberdania, 2007

Haize berria Nafarroatik dator Mikel Asurmendi / Irunero, 2008-02

Aberria du hizpide lehen etapa batean Xabier Zabaltza pentsalariak. Nafarroa, Euskal Herria edota Espainia baino pertsonon bizia hobesten du berak, baita berak bezala pentsatzen dutenei liburua eskaini ere. Aberria, kontzeptu anbiguoa, maneiatua eta manipulatua dela gaztigatzen digu ibiltari honek. Nire irakurketa da, noski.

Bidaide nauka dagoneko Xabier Zabaltza ibiltariak. Galdera bat jalgi zait alta, ezinbestean: ba al dago euskal erreboltarien artean (eufemismoari itzuri eta etakideak dei diezaiedan erreboltariei) Euskal Herria edo Aberria inoren bizia baino gehiago maite duenik? Eztabaida luze eta arrapostu zaila du galderak.

Ni hunkitzen eta aztoratzen nauena hauxe da: bidaiari aske eta pentsalari batek, Xabier Zabaltzak hots, askapenaren bidean eta herriaren —eta printzipioz— eta jendearen alde ari diren borrokalariengan aberriarekiko maitasun gehiago antzeman izana giza biziarekiko baino.

Horri buruz eta askoz gauza gehiagori buruz bere ikuspuntua emateko izkiriatu du Xabier Zabaltzak saioa, bistan da. Nafarroan historian barrena —bere ikuspegitik— gertatuak eta egun —berak behintzat— bizi duenak horrela pentsatzeko parada eman baitio.

Pertsonok garena izateko modu bakarra bestea ukatzea dela, ikusten du Zabaltzak eguneroko bizitzan. Erran nahi baita, gure “gu” eta gure “taldea” osatzen dugula besteen aurka. Besteak “haiek” izaki.

Nik berriz, izateko “nahia” behar dela lehenik. Nahia ez da nahiko ordea “ahala” ere beharrezkoa dugu. Ez gara —taldea edota gu— izan ginenarengatik, izan nahi eta ahal dugunarengatik baizik. Eta gure borrokak, “nahi” eta “ahal” izateko eskubidearen borroka duina behar luke izan, eta xedez duina izan ezik, baita bidez bidean erabilitako makuluak duinak izan ere.

Makuluak aipatu dut —eta eufemismoari itzuri eginez berriz ere , dei diezazkidan iskiluak edota armak—. Gure historian erreparaturik, jende makalen bitartekoak begitantzen zaizkit makuluak. Desagertzeko zorian dagoenaren —euskara, euskalduna, euskal hiztuna— makuluak darabiltzagu.

Liburua historiaz eta politikaz ari da. Eta nik neronek espres itzuri diot liburuak politari nahiz historiari dakartzan erreferentziak egiteari. Liburua euskaldunez ari da, nafarrez edota espainolez. Nik bidean paratu nahi izan zaitut. Zatoz bertara eta egin bide.

Xabier Zabaltzak, engoitik gogaidea, bere ondoan narama. Baita, bidez bide, nire historiako une eta pasarte esanguratsu batera eraman ere. 1977 urtera joan zait gogoa, Askatasunaren Ibilaldia gogoangarri eta historiko hartara.

Nire burua Iruñeko karriketan ikusi dut une batez: “Nafarroa Euskadi da” oihu egiten dugu ozen. Balkoietan piper-potoak paratu dituztenek “gure” hiriburuan biltzeko galaraziak, errebaletara ohildu gaituzte. Arazuriko zelai haizetsu eta zirimolatsuetan amaitu dugu askatasunaren ibilaldia.

Nago ez ote zen bertan hasi eta bertan amaitu “gure” askatasunaren ibilaldia.

Duela hogeita hamar urte aise gutxiago genekien “gure” historiaz. Eta pentsatu ere, gutxiago pentsatzen genuen. Nafarroa gakoa zela suma genuen nonbait. Gaur egun susmoa bera dugu. Haize berria Nafarroatik dator nonbait. Halaxe nahi nuke, bederen!

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak