« Munduan zehar travelling | Dinosauroaren atzetik esna »
Antzararen bidea / Jokin Muñoz / Alberdania, 2007
Gerra mintzagai Jon Kortazar / El País, 2008-01-28
Nobela mota bi omen daude. Batzuk kontzientziak astindu eta aldatzeko eginak dira; besteek, ordea, irakurlea bere hartan uzten omen dute, irakurketaren ondoren ezer gertatu izan ez balitz bezala. Lehen kontakizun mota idazteko gogoa eta ahalmena zuela erakutsi zuen Jokin Muñozek (Castejon, 1963) Bizia lo ipuin liburu gogoangarrian. Lorpen berberetik hasi nahi izan du bere Antzararen bidea nobela argitaratu berria.
Ez da zalantzarik 1936 urteko Gerran Ebro ibaiaren ondoan gertatutakoa mingotsa, tragikoa eta basatia izan zela. Memoriara erakartzeak ere badu meritu literariorik. Aspaldiko partez Gerra Zibilari buruzko joera nagusitzen dela esango genuke, baina oso esku trebez eman du erahilketaren historia tragikoa Jokin Muñozek.
Nobelan badira alde oso aipagarriak. Lisaren eta lehergailu eztanda batez hiltzen den bere seme Igorren historia; nobelaren sarrera ere deigarria da pertsonaien izenak aipatzen ez direlarik, eta irakurleari lana ematen zaiolarik; antzararen eta inoiz ikusi ez baina beti amestuko den itsasoaren metafora nagusiak ardatz dira nobelan, eta matazak irakurlearen jakin-mina piztu du, azken momentuan crescendo mingotsean bukatzeko.
Argazki bat erabili izan da pertsonaiak aurrera eramango duten peskizaren abiaburu gisa. Askotan erabili izan den aitzakia narratiboa bada ere, ez du bere indarra galtzen nobela honetan. Nahiz eta urruna dirudien pertsonaia biren, Dioniren eta Igorren, arteko antza.
Momentu honetan ez dago argitzerik zein esku trebez idazten duen Jokin Muñozek, zenbat jokaldi desberdin erabiltzen dituen (autoironia barne, 157. or.), edo nola osatzen dituen pertsonaiak (nire gustuko Lisa osatuagoa da Gigi baino). Baina nobelak baditu bere ertz ez hain dotoreak. Errepikapenak adibidez (zenbat bider joaten omen dira taberna berdinetara pertsonaia biak lehen aldeko hirugarren eta zazpigarren kapituluetan?), baina nobela geroago eta meharrago egiten da, eta bigarren eta laugarren zatiak tentu handiz idatziak daude.
Jakin minak bultzatzen ditu pertsonaiak bere bidera, hutsik dagoen arbelean bizitzaren historia idaztera.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro