« Gerra mintzagai | Orain huts »
Diotenez / Karlos Linazasoro / Erein, 2007
Dinosauroaren atzetik esna Joxe Irigoien / Deia, 2008-01-29
“Bati nobelak gustatzen bazaizkio, nobelak idazten ditu; ipuinak gustatzen bazaizkio, ba, ipuinak idazten ditu…”, Augusto Monterrosoren hitzak dira. Ipuin laburrak, mini-ipuinak eta mikroipuinak idazten zituen maisu handiaren arrastotik doa Karlos Linazasoro liburu honetan: “Nik ez dakit nobelak idazten. Gustuko nuke istorioak kontatzen jakitea, baina nire liburuetan ez dago istoriorik; ez da ezer gertatzen. Bizitzari buruzko hausnarketak dira”. Robert Walser idazle suitzarraren esaldi batek hausnartzeko aitzakia eman omen zion tolosarrari: “Zoriontasunak ez du liburu baterako materialik ematen, autosufizientea delako”.
Sarri gertatzen da, ordea, hitz soil batek, hitz soil batek, hitz kateatu batek, esaldi batek gure irudimenean halako oihartzun bat eragitea, eta hortik zerbait sortzea, zerbait ederra; aforismo bat, adibidez, ipuin ttiki-ttiki bat (hitz gutxirekin asko esan duena, konparazio batera) edo poema bat… Kasu honetan bezala: aforismoak, mini-ipuinak, mikroipuinak, poemak…”. Iban Zalduak liburu honi buruz ongi esan zuen bezala: “Poema liburu kamuflatua da, testu askori darion lirismoagatik”. Gaiaren aldetik, berriz, Karlos Linazasorok bere marka erantsi die, bere obsesioak, surrealismoaren talaiatik begiratzea, adibidez, edo umorea izuarekin jolasean jartzea, umore beltza, umore gorria, umore inteligentea; jolasak, literarioak eta hizkuntzaren bihurritzearekin zerikusia dutenak… Literatura obra bat, motzean esanda.
Erein-Euskadiko Kutxak 2007an antolatutako narratiba lehiaketan sari nagusia irabazi zuen Karlos Linazasoro tolosarrak aforismo-mikro/mini ipuin hauekin. Sariek liburu bat saritu ohi dute, baina kasu honetan mini-ipuinetan aitzindari den sortzaile bat ere saritu dela pentsatu nahi genuke.
Liburuak poema-liburu baten egitura gogorarazten digu; az du aurkibiderik, eta mokoka irakurtzera gonbidatzen gaitu. Aperitibo bat: “IZENPEA: Artzain zaharrak ez zekien ez irakurtzen ez idazten. Notarioak idazluma eskuratu zionean, dokumentua izenpe zezan, leihotik begira gelditu une llabur batez. Gero, bi hatzez, leun-leun, idazluma jetzi, eta artalde zoragarri bat marraztu zuen”. Perlak perlen gainean. Gozada bat, Karlos!
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi