kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Oroimenaren eszenatokiak. Pott bandaren poesia / Jon Kortazar / Labayru, 2002

Oroimenaren betaurrekoak Jose Luis Padron / Zabalik, 2002-01-19

Orain lau urte argitara emandako Luma eta lurra, Euskal poesia 80ko hamarkadan lanaren haritik dator Jon Kortazarren liburu berria. Egileak berak aitortu digun bezala, batez ere Joseba Sarrionandiaren poesiaren inguruko hausnarketa-liburua da.

Bai, egia da, idazle horrengan jarri duela Kortazarrek ardura nagusia, baina baita Bernardo Atxaga, Pott bandako poesia eta haien poesian agertzen diren sinbolo nagusietan ere.

Oroimenaren eszenatokiak izenburua jarri dio Kortazarrek liburuari, oroimenak eskaintzen dizkigulako, orain, garai jakin hari begiratzeko betaurreko egokienak, protagonisten eta gizartearen arteko zubia.

Zubiak dira, halaber, errealismoaren eta sinbolismoaren artekoak, abangoardiak, ispiluak, bidaiak, hormak, Jon Kortazarrek bere azterketarako irizpide nagusi moduan erabiltzen dituenak. Zinemak narrazioari ekarri dion teknika aldaketa, poesia misterioaren agerbidea bezala, hizkeraren esperimentazioa, joera berritzailea edota abangoardiako hizkera poetiko euskalduna asmatzeko ahalegina jarriko ditu Kortazarrek hausnarketaren bidean.

Gai eta terminologia horretara, literatur hiztegi oinarrizkora, ohitua ez dagoenarentzat hasieran zaila-edo irudituko zaio erakusketa. Baina ez. Jon Kortazarri zerbait eskertu behar bazaio, literatur mugimendu ezberdinak gizarteratzeko ahalegina da.

Izan ere, euskal literatura garaikideak eman dituen egile nabarmenenen artean, bi horiek, Atxaga eta Sarrionandia, irakurle asko eta askoren eskuetan zein ahotan egoteak zerbaitegatik behar du izan, eta horretara dator Kortazarren Oroimenaren eszenatokiak, hori ulertzen laguntzera. Hau da, zergatik da hain inportantea, hain erreferentzi gunea azken hamarkadetako euskal poesian, Atxagaren Etiopia maisulana, eta zergatik hain funtsezkoak Izuen gordelekuetan barrena, Gartzelako poemak, Marinel Zaharrak, Hnuy illa nyha majah yahoo, etab., Sarrionandiaren testuak.

Zer gertatzen da, bada, eta ez kasualitatez, espresamolde berri baten aurrean gaudela esateko, hizkuntza berri baten aurrean? Euskal literatuaren historiari begiratu txikia ematen dio Jon Kortazarrek, poesiaren funtzioa, eta gaia eta helburua, eta zein tokitan eta nola eta zergatik gertatzen den irakasteko. Erraz irakurriko dugu Kortazarren testu garden eta hurbilaren mezua.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak