kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Euskal karma / Jon Alonso / Susa, 2001

Polemika umorez Igor Estankona / Deia, 2002-01-18

Morau kantari bikain eta irakurle finak tituluagatik hartu ei zuen liburu hau irakurtzeko erabakia, “euskal” eta “karma” hitzak antitetikoak iruditzen baitzitzaizkion, edo, gutxienez, bateraezinak. Jon Alonso liburu osoan zehar dabil ezinezkoarekin jolasean, hori egia da. Hala ere izenak, paisajeak eta egoerak ezagunak egingo zaizkio kulturaz apur bat bederen arduratzen den irakurle orori. Kolko Mitxoleta, Bribon Parasola,… eta exotikoagoak diren Harry Harrison,… denak dantzan hasten direnak B-12 martetarrak euskararen kanona bilatzeko agindua eman duelako. Liburu dendetan begi kolpe batean aurkitzeko modukoa da, gainera, Garbiñe Ubedaren irudiari esker. Zesta puntalari bi ageri dira bertan, bata euskaldun aurpegi kendubakoarekin eta bestea martetar aurpegiera berdearekin.

“Darwin eta beste antropologia batzuk” entsegu-lan serioagoa da honen aldean, Jon Alonsok berak idatzia eta garai beretsuan argitaratutakoa. Lehena asko gozatu nuen, eta bigarrena ere bai, baina guztiz desberdinak dira. Darwinena apunte laburrez osotutako gogoeta kulturala da. Asko gustatzen ez zaidan esateko modu bat erabiltzearren, hankak lurrean dituen gogoeta lana. B-12rena antzeko gaiak darabiltzan mataza aldrebes eta irreberentea da. Kanpotik ikusita badirudi azkenaldian hainbat entsegu kaleratutako idazle honek balbula satiriko bat behar zuela eta hau dela, hain zuzen, emaitza.

Liburuaren oinarrian drama argi bat dago: euskara osasuntsu baten beharra, joria baina era berean edozeinen eskutan legokeena, berdin balioko lukeena oherako, narratibarako, epikarako, genetikarako. Eta drama horren osagarri, tonu bizia, kanona bezalako gauza etereo baten bila dabilen pertsonaia nagusi hori… zoramen hutsa. Nola defini daitezke bestela El Dorado antzeko baten ostetik dabilen erdi-fran-tziskotar baten abenturak? Eskerrak gure buruaz barre egiteko gaitasuna badugun oraindik. Eskerrak Jon Alonsok ondo pasatzea eta kritika ez dituen elkarren aurkakotzat, elkarren osagarritzat baino. Nik behintzat oraindik guztiz asimilatu barik daukat “Euskal Karma”. Eskuetan salto egiten duen liburu berde bat da. Irakurri ez duenak badaki: munduko gauzarik sanoena da ironia eta auto-gaztigua, nahiz eta horretarako albo batera utzi behar den euskaldunon ozpintasun itxurazkoa.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak