« Polemika umorez | Bikote harremanak »
Ordaina zor nizun / Joxemari Urteaga / Elkar, 2001
Puzzlea osatuz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-01-19
Nobela honetan seguru asko nobela bat baino gehiago biltzen dira. Justo Badiolaren historia dugu batetik, gizon patxadatsua, ogibidez argazkilaria, bizitza lasaia eraman nahi duena. Gutun batzuk jasoko ditu, lurralde desberdinetako seiluak daramatzatenak, eta haietan batzuetan ipuinak, besteetan argazki zatiak edo puskak bidaliko dizkiote.
Justo Badiola, ezari-ezarian urduri jartzen hasiko da, jakin nahiko baitu nork bidaltzen dizkion ipuinak, eta argazki puskak, eta inguruan dituen guztiei begiratzen hasiko da mesfidati, sinesgaitz egiten baitzaio gertatzen ari zaiona, nobela bateko pertsonaia balitz bezala ikusiko baitu bere burua. Eta, halaxe da, fikzio baten barruko fikzio bilakatuko baita Justo Badiola. Norbaitek hariak mugitzen ditu eta hark hari muturrera iritsi nahi. Justo Badiola pertsonaia den nobela, erritmo motelekoa da, ia ez baita ezer gertatzen. Susmoak dira bere onetik ateratzen dutenak, eta mugitzera, ekintzara bultzatuko dutenak. Horrela, detektibe baten gisara —denok ezagutzen ditugun detektibeen modura, izan ere literatura asko dago liburuan; goian, behean eta erdian ere bai—, bere inguruan gertatzen dena bestelako begiez ikusiko du, polizia-nobela bateko gaia ikusiz han-hemen.
Bada bigarren nobela osatuko lukeena, lehenean txartatuta ageri dena ordea. Ipuinek osa dezaketenaz ari naiz. Ipuinak politak dira liburuan dauden testurik politenak agian, eta oso adierazgarriak, gainera, eta bidea irekitzen dute: aztarnak dira, bideko harri distiratsuak, Justo Badiolari gertatzen zaiona ulertzeko. Azken finean, joko gisa idatzitako nobela da. Izenetik hasita; Justo Badiola edo J.B., hizkiak hartzen baditugu, behin eta berriro errepikatzen da, eta esan behar ez dela lehen aldia literaturan J.B. hizkiak azaltzen duela. (Ikus edo irakur bestela Torrente Ballesterren La saga-fuga de J.B.) Testu puskak puzzle puskak balira bezala eskaintzen dizkigu idazleak, dosi txikitan, poliki-poliki, enpatxurik har ez dezagun. Ondorio gisa, nobela entretenitua eta entretenigarria dugu, jolas modura ere irakur daitekeena.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi