« Katamalo | Maiatzaren ondoren »
Bizian argitaratuak / Franz Kafka (Naroa Zubillaga) / Alberdania-Elkar, 2007
Lehenak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-01-04
Urte berria eta Kafka buruan. Hala zioen aspaldiko lagun batek, Gabon Zaharretan. Izan ere, gure egoera hain zen kafkianoa edo kakianoa edo kakanianoa, ez dakit. Ez dut sekula ulertu kafkiano adjektiboak zer esan nahi duen; ezta dantesko adjektiboak ere. Are gutxiago kafkiano dantesko esanahiak. Baina entzun egiten da noiz edo noiz, halakorik, Erret Akademiaren ordezko den telebistan, piztuta badago. Akademia hori ez da, noski, Kafkaren “Akademia batentzako txosten bat” izena daraman ipuineko Akademia. “Ohore handia da niretzat akademiari nire aurreko tximino-bizitzari buruzko txosten bat aurkezteko gonbita jaso izana”.
Ipuina oso da Kafkarena. Esan nahi dut hasieratik amaierara dituela Kafkaren ezaugarriak, errealitatearen azpiko errealitatea jotzeko trebezia eta gaitasuna, absurduaren itxurapean benazko kontuak esateko duintasuna. Bai, duintasuna aipatu dut, jakinik, zein hitz hutsal hanpatu eta gezurrezkoa den gaur egun. Duintasuna aipatzen da, krimenen estalgarri balitz bezala. Duintasuna, Kafkarenean, giza izateari loturik dago, itzala bezala, baina itzalaz bestaldera oso da ikusgarri eta erabat argia.
Liburu honetan biltzen dira Kafkak, bizi zelarik, argitaratu zituen edo argitaratzeko agindua emandako ipuinak, hil baitzen bera “Gosearen artista” bilduma kalean baino lehenago, izan ere, haragiak gutxi irauten du munduan, hitz eta metafora batzuk baino gutxiago. Jakinekoa da Kafkak, hil aurretik, bere idazlan guztiak erretzeko agindu ziola Max Brod adiskideari. Hark, ordea, ez zuen halakorik egin eta horri esker irakurri ahal zian dugu, eta miretsi ere bai, Kafka.
Ipuin batzuk laburrak dira, sententziosoak oso. Kafkak beti izan zuen testu laburrak idazteko eta biltzeko joera. Aforismoak izateke, pentsamendu ongi sustraituak ziren, sakonean errotuak. Eta testu labur horietan erakutsi zuen Kafkak noraino iristen zen bere begirada, nondik nora lerratzen zen haren ikuspegiaren eremua. Tristura eta etsipenarekin batera, ironia fina, euri tanta bat bezain gardena gainera.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez