« Euskal Herria epaitzen: Josafat | Lehenak »
Katamalo / Gotzon Barandiaran / Susa, 2007
Katamalo Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-12-30
“Ez nire iritzia mezukeriatzat hartu…” horixe du hasiera Gotzon Barandiaranen liburuak. Katamalok. Liburuak intentsitate ezberdinak ditu. Boza txikian eta handian egiten du. Barrura begiratzen du eta kanpora ere bai. Barrura begiratzerakoan samurra da; kanpora begiratzerakoan, aldiz, gogorra.
Hitzekin jolasten du eta berba artean galtzen da. Hitz-amaraunak sortzen ditu, deusezteko ondoren, eta bestelako eran berreraikitzeko. Plazerra sentitzen da batzuetan idazteak atsegina eman dion seinale. Eta samina ere bai. Minaren zantzu legez.
“Mina sendatzeko legez orrazkera aldatzeko / Ordua eskatu beharrari uko eginik, batzuek, / Ametsak pilatzen jarraitu gura dugu / Heriotzari gainezka egin asmoz”.
Onartu behar dut sakonetik irtendako olerkiak gustatu zaizkidala gehien, hau da, minak zanpatutako lurraldeetatik datozenak. Izugarri gustagarri egin zait lobarekin heriotzaren gainean izandako elkarrizketa. “Eta ni hil egingo naiz? / Bai, baina urte asko pasatuko dira. / Zenbat, hirurehun eta berrogeita hamar mila? / Edo gehiago / Nik ez dut hil nahi, osaba.
“Zu” bati idazten dio, eta “zu” horren araberako idazlea ageri da, aurpegi eta errejistro ezberdinetan. Lakar egiten dio berba “zu” horri batzuetan. Aurpegiratzeak garrasi egingo balu legez. Bestetsuetan, berriz, goxo eta hunkibera.
Eguneroko errutinak ere badu bere txokoa. Bere espazioa.
Azalaren edertasuna ezin aipatu gabe utzi. Edozein gizakiren karikatura dirudi, itzalarekin bat egin ezinik, “ezkerreko oina aurrekoen arrastoan erori ostean, eskuinekoa airean uzten duena”.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi