kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Zu bezain ahul / Karmele Jaio / Elkar, 2007

Hamabost zauri revisited Jon Kortazar / El País, 2007-12-17

Zu bezain ahul ipuin liburuan amodioaren inguruko 15 kontakizun bildu ditu Karmele Jaio idazleak (Gasteiz, 1970). Narrazioak laburrak dira oso, eta gehienetan momentu berezi eta larri bat kontatzen da, protagonisten bizitzan oroigarri gerta daitekeena. Atsegin handiz irakurtzen da liburua, erraz eta ahalegin handirik gabe, egilearen idazteko modua ere halakoxea delako, zalua eta malgua, beti ere iradokizuna bilatzen duena.

Gai baten inguruan osotzen diren diskoek bezala, liburu honek ere gai nagusi bat bilatzen du: maitasuna, edo maitasunaren galera, edo bere azpitik, denborak gizakiengan utzi duen usaina. Urteak pasatu dira eta garai baten maite izan ziren pertsonaiak berriro aurkitzen dute elkar eta denborak elkarrengan egin dituen ziztadak entzuten dira: “Abuztuaren amaierako gau batez ikusi zuen azkenekoz, duela hamabost urte baino gehiago”. Eta denborak ez du gupidarik sentimenduekin.

Kontakizunetan bi edo hiru dira pertsonaia nagusiak. Eta gehienetan, pertsonaia nagusiak bikotearen parean mugatu ohi dira: emakumezkoa eta gizonezkoa. Horrela Karmele Jaioren ipuinek ere plano bitan izaten dute bere jarraipena. Kontrajarpenean oinarri dira: lehena/oraina, dena/izan daitekeena, nahia/ezina.

Plano biotan baina, narratzaileak, edo egileak, beti asmatzen du irtenbide bat. Irakurlea konturatuko da zenbat errepikatzen den kanpora begiratzeko ekintza ipuinotan. Lehen ipuinekoak hoteleko leihotik begiratuko du, kaleko argiei begiratzen die bigarreneko protagonistak, eta supermerkatuko propagandak emango dio ihesbidea azken ipuineko pertsonaiari. Begiradak fokalizatzen duen elementu hori pertsonaiaren egoeraren metafora bihurtzen da maiz, eta horixe da ipuin bilduma honetan lortu den eginkizun nagusia.

Liburua ongi moldatua da. Eta ipuinen artean ere badira batasun hariak. Objektuek berebiziko indarra hartzen dute sentimenduen komunikatzaile gisa, eta estrategia horretan trebea da egilearen eskua. Eta tragedia puntuaren marrazketan berezia da Karmele Jaioren idazkera.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak