kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Edan ase arte / Mikel Peruarena / Kutxa, 2007

Bizitzaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-12-21

Liburu honek Bertolt Brechti zor dio bere izenburua. “Bizitza ez da huskeria, / edan ase arte beretik, / ez da aski izango / galtzear zaudelarik”. Bizitzeko gonbitea dirudi, aspaldiko estoiko zoragarri haien gisara, baina ez gaitezen engaina. Azken hitzek ekartzen digute esanahi betea, bizitzaz eta bizitzatik edatea ez dela aski norbera norbere baitan eta baitatik galtzear denean. Poesia, hitzarekin batera, ez da aski ere, bizitzeko nahia handia, edo handiegia, denean. Baina beharrezkoa da, edo hala zaio poetari, bizitzeko eta bizitzako minak handiak, edo handiegiak, direnean. “Animalia mindua naizelako idazten dut, / ez banu inoiz minik sentitu ez nuke idatziko, / bizi egingo nintzatéke”.

Bizitzaren gorazarrea da liburu hau, bizitzeko eta bizitzarako kantua eta kobla. Baina ez bizitza bere zentzu hutsean, bizitza bizitzeagatik, besterik gabe. Bizitzak beste zerbait behar du bizitza izateko. “Eroriko zaigula jakin eta, hala ere, / ahalik eta duinen eramatean datza bizitza”. Bizitzaren pisuaz ari da, bizitzan daramagun karga ezin arinduaz. Duintasuna, noski, besteèn begia gurean da.

Bizitzaren karga bizitza bera da, beste izen batez mozorroturik. Dei diezaiokegu itxaropen, esperantza, maitasun, poz; zorion, edertasun. Bizitza horien ifrentzua ere bada, etsipen, desesperantza gorroto, tristura, zorionik eza, itsustasun edo itsutasun, itsustasuna argirik eza baita “Logelan arrosak landatu dituzu / baina ez da itxaropenik haziko / ez da edertasunik berez loratuko”.

Bizitzak ez du erremediorik, edo duena ez dugu ezagutzen, bizitzaz kanpokoa izan baitaiteke. “Hiltzen jarraituko dugu / justiziarekin edo justiziarik gabe”. Bizitzak aurrera jarraitzen du, oztopo guztiak gaindituz edo, badaezpada, berak saihestuz. “Ez dakigu zergatik gauden hemen baina/ahalik eta ondoen egiten saiatuko gara, hala ere”.

Beharrezkoa da bizitza bizitzen saiatzea, zorionekoa izaten saiatzea, aske izaten saiatzea. Bizitza saiakera baita, beste gauza asko bezala. Poesia ere bai, bizitzaz kutsaturik baitago, edo egon behako luke.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak